Europaren bahiketa (Jordaens)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Europaren bahiketa (Jordaens)
Jatorria
Sortzailea(k)Jacob Jordaens
Sorrera-urtea1643
IzenburuaAbduction of Europa
MugimenduaFlemish Baroque painting (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak172 (altuera) × 190 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa eta biluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaGreziar mitologia
Europaren bortxaketa
Iconclass31A54, 92B12181, 9, 47I2112 eta 12B13
Kokapena
LekuaPalais des Beaux-Arts de Lille (en) Itzuli
BildumaPalais des Beaux-Arts de Lille (en) Itzuli
InbentarioaP 76
Argumentu nagusiaEuroparen bortxaketa

Europaren bahiketa Jacob Jordaens (1593-1678) margolariak 1643an egin zuen margolan ospetsua da. Gaia beste egileek garaian landu zuten, esaterako Rembrandt eta Tiziano margolariek. Gaia aitzakia da emakumeen gorputzen izaera eta erotismoa gogora ekartzeko, naturarekin harmonian. Jordaensen lana Lilleko Arte Ederren Jauregian museoan gordetzen da.[1]

Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europari buruzko bi mito daude greziar mitologian. Baten arabera, Zeus jainkoak, zezen bihurturik, Europa limurtu zuen, eta Kretara eraman; orduan, Zeusek bere jainkotasuna azaldu zion, eta Europa Kretako lehenengo erregina bilakatu zen. Beste mito baten arabera (Herodoto Halikarnasokoaren arabera), berriz, minostarrek bahitu eta Kretara eraman zuten.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koadroak Europa irudikatzen du pastoral eszena batean. Koadroaren ezkerraldean ninfa deskribatzen da, bere zerbitzari biluziez inguraturik, eta Jupiter, zezen zuri baten itxuraz, jasotzeko prestatzen ari da. Emakumea zezenaren bizkarrera igotzera doa; animalia eztiki etzanda dago. Koadroaren eskuinaldean, idi eta behi talde bat dago, Merkurioren gidaritzapean, bizkarrez ikusita; Merkuriok bere kaduzeo darama eta lehen planoan txahal bat duela. Kupidok Zeusen presentzia gogoratzen du; Kupido arrano baten gainean eserita dago, jainkoaren atributua, eta margolanaren goi aldean dago, zuhaitzen adaburuaren gainetik.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jordaensek (bere aurretik Tizianok bezala) pasarte mitologiko hau interpretatzen du, izaera zoragarria alde batera utziz eta pastoral eszenaren irudi baketsua emanez. Europako ikaskideetako batek ere ez dio arretarik jartzen eszenari, eta beren jolasekin eta zereginekin jarraitzen dute. Jordaens Ovidioren Metamorfosiaren (II, 835-837) irakurketa bukolikoan oinarritu zen lan hau egiteko.

Aurrekaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berlingo Gemäldegalerien dagoen Europaren bahiketa.

Lan honek aurrekari bat izan zuen, izenburu berekoa, baina askoz erotikoagoa. Margolan hori Berlingo Gemäldegalerien erakusten da.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Template:Translated page» artikulutik itzulia izan da, 2022-02-23 data duen 171157439 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.