Eustakioren tronpa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eustakioren tronpa
Ear-anatomy.png
Giza belarriaren anatomia. 12: Eustakioren tronpa.
Latinez Tuba auditiva, tuba auditivea,
tuba auditoria
MeSH Eustachian+tube

Eustakioren tronpa edo entzumen tronpa barrunbe tinpanikoa faringearekin lotzen duen hodi edo kanal hezurrezko-zuntzezko-mintzezkoa da[1].

Giza belarrian 3 edo 4 zentimetro neurtzen du luzeran eta mintz batek babesten du. Goiko muturrean hodia estua da eta hezurrez inguratua; faringera hurbildu ahala, hodia zabaldu egiten da eta kartilago bihurtu. Aire sarrera txikiak ditu mukien jariatzea garbitzeko. Eginkizun nagusia du erdiko belarriaren aireztatzea, eta tinpano mintzaren bi aldeetan presio orekatua gordetzea. Gehienetan hodia itxita egoten da, eta irensterakoan zabalik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eustakioren tronpa Euskalterm. Euskara.euskadi.net
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eustakioren tronpa Aldatu lotura Wikidatan