Loki-hezur

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Loki-hezur
Temporal bone lateral5.png
Loki-hezurraren kokapena (berdez)
Gray137.png
Loki-hezurraren estruktura (ezkerraldean)
Latinez Os temporale

Loki-hezur lokian dagoen hezurra da. Gizakiak bi loki hezur ditu, buruaren ezker aldean bat eta eskuin aldean bestea. Loki hezurraren zati nagusiak hiru dira: ezkataduna, mastoidea eta haitz hezurra. Bizitzaren bigarren urtearen erdialdean egiten dute bat hiru zati horiek. Hiru apofisi ditu: mastoidea, zigomatikoa eta estiloidea. Loki hezurra buruko hezur hauekin giltzatzen da: parietalarekin (goitik); garondo-hezurrarekin (atzetik); esfenoide eta masailezurrarekin (aurretik); eta beheko masail hezurrarekin (behetik). Buruko eta lepoko gihar ugari lotzen zaizkio loki hezurrari (loki giharra, garondo giharra, esternokleidomastoideoa, maseteroa, etab.).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Loki-hezur Aldatu lotura Wikidatan
Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.