Euzkadi en llamas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euzkadi en llamas
Jatorria
Egilea(k)Ramon Belaustegigoitia
Argitaratze-data1938
IzenburuaEuzkadi en llamas
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzagaztelania

Euzkadi en llamas (euskaraz: «Euskadi garretan») 1938an Ramon Belaustegigoitia Landaluze idazle arabarrak idatzitako 36ko Gerrari buruzko eleberria da. Lehenengo edizioa Ediciones Botas-en eskutik Mexikon plazaratu zuen. Bigarren edizioa 2020an agertu da. Zentzu askotan memoria liburua da zeren eta gerra aurreko garaiaren eta gerraren triskantzaren benetako testigu izan baitzen. Gerrako garaian argitaratu ziren literatur lan bakanetako bat da hau, gaur egun 36ko gerrari buruzko ikerketetarako erreferentzia saihestezina bihurtu dena.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Pertsonaia nagusia Pedro da, Belaustegigoitiaren alter egoa. Pedro Madrildik Artea herrira, bere jaioterrira, itzuli zenean hasi zen liburua. Bueltan bere lehen urteak eta familia-bizitza gogoratu zituen, garaiko euskal ohiturak eta paisaia gogora ekarriz. Ingurune bukoliko tradizional horren aurrean, Bilbon sinbolizatutako du herrialdearen industrializazioa eta langileen eta sindikatuen arteko borrokak agertuko dira. Estatu kolpe frankistak enpresa-proiektuak uztera behartuko du Pedro, eta euskal kausaren aldeko konpromisoa piztuko du, Euskadi frontean eta Espainia errepublikarreko euskal ordezkari gisa defendatzen bete-betean parte hartuz. Bere maitasun gorabeherak eten egingo dira fronte armatu ezberdinen kontakizun gordinaren ondorioz: Durango, Gernika, Bilboren erorketa... Amaieran protagonistak penintsulara, Kataluniara alegia, berriro bueltatzeko asmoa erakusten du, askatasunaren aldeko borrokan jarraitzeko.[1]

Liburuaren edizio berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an Txalaparta argitaletxea eleberriaren bigarren edizioa plazaratu zuen. Edizioa Iker González-Allende irakasleak prestatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mikel Imaz Irastorza: "Euzkadi en llamas una aproximación a la novela de Ramón de Belausteguigoitia". La cultura del exilio vasco: Euskal erbesteratuen kultura, 1. liburuki, 2000, ISBN 84-931339, 517-530 or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]