Euzko ikasle Batza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euzko ikasle Batza
Datuak
Motaelkartea
Historia
Sorrera1932
Desagerpena1937

Euzko Ikasle Batza 1932an jeltzaleen ekimenez sortutako euskal Ikasleen federazioa izan zen. Garai hartan ez zegoen euskarazko unibertsitaterik eta erdaraz ere oso aukera gutxi zegoen Euskal Herrian unibertsitate mailako ikasketak egiteko. Gehienek Bartzelona, Madril, Valladolid, Salamanca, Zaragoza, Bordele edo Parisera joan behar izaten zuten.[1][2]

1932an, Gipuzkoa, Bartzelona, Bizkaia, Madril, Valladolid eta Zaragozako ikasle-elkarteen ordezkariek osatu zuten Euzko ikasle Batzaren zuzendaritza. Urte bereko abuztuaren 7an Euskal Ikasleen I. Biltzarra antolatu zuen, Bergaran. Ikasle asko joan ziren, banderaz eta zintzilikarioz apainduta azaldu zen Bergara. Goizean meza eta euskal dantzan izan ziren.[3] Bazkarian atxikimendu ugari irakurri ziren eta Bergarako Udalaren izenean Telesforo Monzonek ongi etorria eman zien bertaratutakoei, euskaraz.[1]

Arratsaldeko lauretan hasi zen batzarra, ikasle nafarren ordezkari Arrilla jaunak Euskal Unibertsitateaz hitz egin zuen. Gero Lojendio, A. Apraizek eta B. Etxegaraik hitz egin zuten Eusko Ikaskuntzako ordezkari gisa. José Antonio Agirre diputatuak itxi zuen hitzaldi sorta. [1]

Era berean, Zuzendaritza Batzordea izendatu zuten: Lehendakaria, Ignacio Lojendio (Gipuzkoa); lehendakariordea, Bruno Mendiguren (Belgika); diruzaina, Julio Jauregi (Bizkaia); idazkariordea, José María Zuaznabar (Valladolid); idazkaria, Benito Areso (Valladolid); idazkariordea, Nafarroako Ikasleen Elkarteko lehendakaria; liburuzaina, Gregorio Urkaregi (Zaragoza); eta batzordekideak, Faustino Hernández de Urkia, Juan Aldazábal (Bartzelona), Arabako Batasuneko lehendakaria eta Bizkai, Madril, Valladolid, Araba, Liejako Elkarteen idazkariak. Kongresua amaitzeko, Oñatira bisita egin eta alkateak agurtu zituen.

Euzko ikasle Batzaren III. Batzarra 1934an egin zuten, Gasteizen, eta IV. Batzarra Bermeon (Bizkaia)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Bernardo, Estornés Lasa, Bernardo; Anaut, Bernardo. «EUZKO IKASLE BATZA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
  2. (Gaztelaniaz) Mujika, Jon. (2021-03-14). «Sabin Etxea , el futuro sobre la huella del pasado» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
  3. «EUZKO IKASLE BATZA - Argazkiak - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]