Aston Villa Football Club

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aston Villa F.C.
Ezizena(k) The Villains ("Arloteak")
The Villa, Villa
The Lions ("Leoiak")
Sorrera 1874
Futbol zelaia Villa Park, Aston auzoa
(Edukiera: 42.783)
Presidentea Ameriketako Estatu Batuak Randy Lerner
Entrenatzailea Eskozia Paul Lambert
Liga Premier League
2013-14 Premier League, 15.
Webgunea http://www.avfc.co.uk/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Hirugarren koloreak

Aston Villa Football Club (herri hizkeran The Villa, Villa edota The Villans ezizenekin ezagunak da) Ingalaterrako West Midlands konderrian dagoen Birmingham hiriko futbol taldea da. 1874ko martxoan sortua izan zen eta Ingalaterrako FA Premier League ligan jokatzen du. 1888an Football League ligako kide fundatzailea izan zen, baita 1992an Premier League ligakoa ere. Ingalaterrako talde zahar eta sarituenetakoa da. 1897. urtea ezkeroztik beti Villa Park futbol zelai mitikoan jokatu izan du.

Hiriko beste talde historikoa den Birmingham City taldearekin sekulako lehia handia du. Aston Villa eta Birmingham City taldeen arteko lehenbiziko Birminghamgo derbya 1879an jokatu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aston Villako jokalariak 2009ko abuztuaren 20an Vienan.

XIX mendea: urrezko aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handswortheko Villa Cross Wesleytar kaperako partaideek sortu zuten taldea 1874ko martxoan. Gaur egun Handsworth Birminghamek irentsitako auzoa da. Aston Villak jokaturiko lehenengo partida Aston Brook St Mary's errugbi taldearen aurka izan zen, lehenengo zatia errugbiaren arauekin eta bigarrena futbolarenarekin.

Berehala bihurtu zen eskualdeko talderik onena eta 1887an Ingalaterrako Kopa irabazi zuten. 1888an Ingalaterrako sortu zuten 12 taldeetako bat izan zen.

Aston Villa Viktoria Erresuma Batukoaren erregealdiko talderik onena bihurtu zen 5 Liga eta 3 Kopa eskuratu baitzituen.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maila onean aritzen jarraitu arren tituluak ez ziren hain erraz iritsi XX mendearen lehenengo erdian. 1905 eta 1913ko Kopak lortu zituen eta garai hartako denboraldi aipagarriena 1920 urtekoa izan zuen Liga eta Kopa irabazi baitzituen. Ordutik aurrera gainbehera iritsi zen eta 1936an maila galdu zuen.

Bi hamarkada itxaron behar izan zituen titulu berri bat eskuratzeko, 1957ko Kopa hain zuzen ere. 1961ean Ingalaterrako League Cuparen lehen edizioa irabazi zuen.

Ron Saunders: 2. urrrezko aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974 urtean Ron Saunders entrenatzailea fitxatu zuten eta lehenengo denboraldian Ligako Kopa berri bat irabazi zuen. Taldea moldatzen eta hobetzen hasi zen eta prozesu honen fruitua 80. hamarkadaren hasieran iritsi zen, 1981eko Liga eta 1982ko Europako Kopa eta Superkopa irabaztean.

Denboraldi bikain hauen ondoren taldeak beherantz egin zuen eta 1987an maila galdu zuen berriz. Hala ere 1992an Premier League txapelketa berria abiarazi zenerako Aston Villa Liga honen sortzaileetakoa zen. 90. hamarkadan Ligako beste bi Kopa lortu zituen, lehiaketa honen espezialista dela erakutsiz.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mende berria ongi hasi zuen Ingalaterrako Kopako finala jokatuz, nahiz eta Chelseak garaitu zuen. Hurrengo urteetan lehen mailako erdialdeko postuetan aritu izan da.

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterran: 20[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio artean: 4[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinente arteko Futbol Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1982

Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1982

Europako Superkopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1982

UEFA Intertoto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 2001, 2008.

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gordon Cowans, Eric Houghton, Brian Little, Dennis Mortimer, Ron Saunders, Peter Withe, Paul McGrath, Peter McParland, Charlie Aitken, William McGregor, George Ramsay, Trevor Ford eta Steve Staunton.

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Aston Villak euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1977-78 UEFA Kopa Final zortzirenak Aston Villa
Athletic
2-0
1-1
Athletic
Aston Villa
1994-95 UEFA Kopa Final hamaseirenak Athletic
Aston Villa
0-0
2-1
Aston Villa
Athletic

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aston Villa Football Club Aldatu lotura Wikidatan


Flag of England.svg
Premier League
Flag of Wales.svg

Arsenal FC | Aston Villa FC | Blackburn Rovers | Blackpool | Bolton Wanderers | Chelsea FC | Everton FC | Fulham | Liverpool FC | Manchester City | Manchester United | Newcastle United | Norwich City | Queens Park Rangers | Stoke City | Sunderland AFC | Swansea City AFC | Tottenham Hotspur FC | West Bromwich Albion | Wigan Athletic | Wolverhampton Wanderers