Eztabaida:Xabier Arzalluz

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Desoreka nabarmena[aldatu iturburu kodea]

Badakit aktualitateak agintzen duela, baina nire ustez heriotzaren atalean dagoen guztiak desoreka handia egiten du artikuluan. Beste atalak luzatu beharko lirateke artikulua egokiago izateko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:57, 4 martxoa 2019 (UTC)

Ados nago, denbora dudanean artikulua hedatzeko asmoa dut, "Así fue" biografia irakurri ondoren. Hasieratik iruditzen zitzaidan gainerako atalak luzatzeko beharra zegoela, eta alde horretatik onartzen dut etxea teilatutik hasi dudala, baina heriotzari buruzko informazioa zen freskoen eta eskuragarrien neukana, beraz hedapena hasieratik hasi beharrean amaieratik hastea erabaki nuen (bide batez, aktualitateak aginduta). Nire helburua Aitor Estebanen artikuluan lortu dudan antzeko emaitza lortzea da, baina seguraski lan hau apur bat aurreragorako utziko dut (une honetan Bakartxo Tejeriaren artikulua lantzen eta Carlos Garaikoetxearena hedatzeko "Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari" liburua irakurtzen ere banabil). - Gandalf Grisa 18ː19, 10 martxoa 2019
@Gandalf Grisa: Ez zen presa sartzearren, bakarrik eztabaida hori piztea zen nire helburua. Bide batez, Xabier Arzalluzen artikulua Aitor Estebanena baino luzeagoa eta sakonagoa izatea posible da, askoz erreferentzia gehiago baitaude. "Así fue", Txalapartak egindako "El Jesuíta" eta han hemenka beste protagonista batzuek berari buruz esandakoak. Eskerrik asko eta segi bizkor! -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:31, 10 martxoa 2019 (UTC)
@Gandalf Grisa:@Theklan: Artikulua handitzen jarraitzea da orekatzeko aukera bat. Bestela, gogoan izan Wikipedia:Laburpen estiloa, azken batean Arzalluzen heriotzak artikulu bat osorik ere izan dezake atala oso puztua bada. Iñaki LL (eztabaida) 20:35, 10 martxoa 2019 (UTC)
Beno, artikuluan, heriotzaren zatia laburtu dut eta @Gandalf Grisa:k idatzi zuen infomazio zabalarekin artikulu berri bat sortu dut.-Oraina (eztabaida) 17:35, 14 martxoa 2019 (UTC)
Informazio guztia Xabier Arzalluzen heriotza artikuluan bilduta dagoenez, artikulu honetako heriotza atala askoz gehiago laburtzearen aldekoa naiz, gehienez ere hiru paragrafotara mugatuz. Hasierako paragrafoa utzi eta hau gehituko niokeː

Heriotzaren ondorengo bi egunetan gorpua Bilbaina ehorztetzeko beilatokian ezarri zuten (Begoña auzoan), eta politikari ugari igaro ziren bertatik senideei doluminak adierazteko. Hileta elizkizuna martxoaren 2an egin zen Azkoitian, Arzalluzen jaioterrian, Andre Mari Jasokundearen parrokian. Elizkizunera goi mailako ordezkaritza politikoa joan zen, bai Euskal Herriko agintariak (Iñigo Urkullu, Uxue Barkos eta Bakartxo Tejeria buru) bai Euskal Herriko, Katalunia eta Galiziako alderdien eledunak, eta gizarte arloko zenbait pertsona ere bertaratu ziren. Alderdikideek eta jarraitzaileek autobusak antolatu zituzten zenbait herritatik, eta jende ugarik jarraitu zuen elizkizuna elizaren kanpoaldetik megafonia bidez.

Felix Azurmendi herriko parrokoak osorik euskaraz emandako mezan Arzalluzek Euskal Herriaren alde egindako lana goraipatu zuen, eta meza amaitzean Xabier Euzkitzek lau bertso eskaini zizkion. Elizkizunaren ondoren hilkutxa ikurrina korridore batean zehar atera zuten, eta bertan bildutako ehunka herritarrek Eusko gudariak abestu zioten, askoren negar artean. Hurrengo goizean familiak Galdakaon ehortzi zuen gorpua, Arzalluzen nahiari jarraiki, bere bizilekuan.

- Gandalf Grisa 16ː08, 16 martxoa 2019