Eusko gudariak
| Eusko gudariak | |
|---|---|
| Herrialdea | |
| Beste izendapenak | Euzko gudariak |
| Hitzak | Jose Maria Garate, 1932 |
| Musika | Atzo Bilbon nengoen Abesti herrikoia |
| Onarpen data | 1936 |
| Multimedia | |
Eusko gudariak (jatorrizko idazkeran Euzko gudariak) euskal abesti tradizionala da, Eusko Gudarostearen ereserkia izandakoa.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Gerora EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidente izango zen Jose Maria Garatek idatzi zuen kanta, 1932an. Oinarritzat, Atzo Bilbon nengoen arabar abesti tradizionalaren doinua hartu zuen.[1] Gerra zibilean, Alejandro Lizaso kapitainak letra aldatu zion azkeneko estrofari kutsu borrokalariagoa emateko.
Gerra Zibilean eta baita frankismoaren garaietan ere Euskal Herriko ereserkitzat hartu zuen, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak 1936an Eusko Abendaren Ereserkia (Gora ta gora) doinua hautatu. 1983an, Euskal Autonomi Erkidegoko bandera eta ereserkia erabaki zituztenean, Eusko gudariak izan zen ereserkia izateko aukeretariko bat (Besteak Gernikako arbola eta Eusko Abendaren Ereserkia ziren). Dena dela, Eusko gudariak oraindik erabili egiten da ereserki modura sektore batzuetan, esate baterako Ezker abertzalearen ekitaldietan.
1981eko otsailaren 5ean, Joan Karlos I.a Espainiakoak, erregea izendatua izan zenetik Euskal Herrira egindako lehendabiziko bisita ofizialean, Gernikako Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza bisitatu zuen. Herri Batasunaren 30 hautetsi baino gehiagok ukabila jaso eta «Eusko Gudariak» abesteari ekin zioten Espainiako erregeak bere hitzaldia egiten ari zela. Batzarkide besteek abestia isilarazteko txaloak egiten hasi ziren. Erregeak, ezaxola adierazteko, bere belarrietako bat seinalatu eta "ez dut entzuten" esan zuen, gero "arraioa!, ondo abesten dute" adierazteko[2]. Azkenean Ertzaintza Juntetxean sartu eta ezker abertzaleko kideak irtenarazi zituen.
Abestia, disko askotan izan da argitaratua eta Pantxoa eta Peio moduko taldeek jo dute. Joseba Tapiak abestia sartu zuen Agur Intxorta maite: 1936-37 gudako kantuak bere albumean, zenbait moldaketa eginda, hala nola: «gara»ren ordez, gipuzkerako «gera»; eta «mendi»ren ordez, «goiko».[3]
Doinua bakarrik ere argitaratua izan da, 1982an PSOEk argitaraturiko errepublika eta gerra zibil garaiko abestien La internacional bilduman kasu.
Letrak [aldatu]
| « |
Eusko Gudariak gara Eusko Gudariak gara Irrintzi bat entzunda Faxistak datoz eta |
» |
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- "Eusko Gudariak" ereserkia entzungai (Euskaraz)
- (Gaztelaniaz) Abestia entzuteko aukera eskaintzen duen weborria
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ «Euzko gudariak», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ Un rey golpe a golpe, Arakatzen, 2000, 176-179. or., ISBN 84-95659-10-7
- ↑ Agur Intxorta maite: 1936-37 gudako kantuak (CD), http://www.badok.info/diskoa.php?id_disko=442&id_artista=146