FAITH (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
FAITH (eleberria)
Jatorria
Egilea(k)Lander Garro
Argitaratze-data2021
IzenburuaFaith
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzaeuskara

FAITH liburua 2021ean kaleratu zuen Lander Garrok, haren hirugarren eleberria izanik. Antza denez eleberri honek elementu autobiografikoak ditu, hau da, egileak liburuaren protagonista bezala, euskal errefuxiatuen semea izan zen gerra zikinaren garaietan. Modu batez, egilea, aurreko eleberrian bezala, Xabier protagonistarekin identifikatu egiten da. Ziur aski 2021eko euskal eleberri onenetarikoa da hau. Eleberriak XX. edizioaren Augustin Zubikarai beka jaso zuen 2020an.[1]

Izenburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesez dago, "Fede" esan nahian. Eleberrian egileak horren zergatia azaltzen du eta baita ere letra larriz idazteko beharraz. Protagonista zinema ikasten ari da Bartzelonan eta bere lehen filmetaz pentsatzen ari da. "Zergatik izenburua ingelesez? Fe, gaztelaniaz, formula kimiko bat dela ematen duelako. Faith izena zuen Lars Von Trierren Breaking the Waves filmaren seigarren atalak ere. Orduan: Faith, edo hobe hizki larritan: FAITH.[2]

Trilogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri honek aurreko biekin, nolabait, trilogia bat osatzen du: Kontrarioa (2010) eta Gerra txikia (2014).[3]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Ugarte Bartzelonara doa, argazkilaritza ikasteko aitzakiaz, Euskal Herriko errepresio-girotik aldentzeko asmoz. Bizitzeko toki baten bila hasi beharko du, lagunen eta ezagunen etxeetan. Hiri handiko kale eta txokoetara moldatzen joango da, Bartzelona bertako jendea nahiz han egokitutako euskaldunak ezagutzen, zinema-eskolan izena eman eta arlo horretan lehen pausoak ematen. Hiri handian ere bere familiak pairatutako zapalkuntzaren motxilak bizkar gainean jarraituko du, ordea, bai protagonistaren gogoeta eta oroitzapenetan, bai poliziaren eguneroko jardueran ere: Xabiren anaia eta arreba ihes eginda daude, edozein unetan atxilotu ditzakete, eta bere inguruan ere txakurren itzal eta usain nahasezina sumatzen du.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]