FC Torpedo Mosku

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Futbolʹnyĭ Klub Torpedo Moskva
Ezizena(k) "Chërno-belye" ("zuri-beltzak")
Sorrera 1924
Futbol zelaia Saturno Stadium
(edukiera: 16.500 lagun)
Presidentea Errusia Aleksandr Tukmánov
Entrenatzailea Errusia Nikolai Savichevs
Liga Errusiako Premier League
2013-14 3. maila, 18.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Moskuko Torpedo Fubol Taldea (errusieraz ФК "Торпедо" Москва) Moskuko futbol talde bat da, Errusiakoa. Sobietar Batasunaren garaian izan zituen emaitzarik onenak, hiru liga eta sei kopa. Errusiako txapelketen artean titulu bakarra dauka, 1993ko Kopa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1924ean sortu zen Proletárskaya kúznitsa (Proletarioen ola) izenarekin eta 1930an hartu zuen gaur egungo Torpedo izena, ZIL ibilgailu enpresak babesten baitzuen.

Bere urrezko aria 60 eta 70 hamarkadan ezagutu zuen eta Eduard Streltsov aurrelaria zen garai hartako izarra. Bere omenez ezarri zitzaion izena estadioari.

90. hamarkadan ZIL enpresak futbol taldea saldu egin zion Luzhnikí enpresari eta ZIL-ek talde berria sortu zuen FC Mosku. Honek ez zuen emaitza aipagarririk lortu baina Torpedoren zaleen zati handi bat eraman zuen. 1993an Errusiako Kopa irabazi zuen eta 2000an lortu zuen Ligako emaitzarik onena, 3. postua.

Diru arazoen erruz taldea krisi latzean sartu zen eta 2009an laugarren mailaraino jeitsi zen. Orduan ZIL-ek berriz erosi zuen eta bigarren mailan finkatu da Torpedo.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobietar Batasuneko txapelketak: 9[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako txapelketak: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torpedok kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1973-74 Europako Errekopa Final hamaseirenak Torpedo
Athletic
0-0
2-0
Athletic
Torpedo


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FC Torpedo Mosku Aldatu lotura Wikidatan