Fadrique Álvarez de Toledo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fadrique Alvarez Toledokoa» orritik birbideratua)
Fadrique Álvarez de Toledo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFadrique Álvarez de Toledo y Enríquez
JaiotzaGaztelako Erresuma, 1460
Herrialdea Espainia
HeriotzaAlba de Tormes1531ko urriaren 19a (70/71 urte)
Familia
AitaGarcía Álvarez de Toledo, 1st Duke of Alba
AmaMaría Enríquez de Quiñones y Toledo
Ezkontidea(k)Isabel de Zúñiga y Pimentel (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Alba (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakNafarroako konkista
Granadako Gerra

Fadrique Álvarez de Toledo y Enríquez de Quiñones (1460-1531ko urriaren 19a), bigarren Albako duke, Coriako markes, Salvaterrako konde eta Piedrahíta eta Valdecornejako jauna izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita García Álvarez de Toledo y Carrillo de Toledo eta ama María Enríquez de Quiñones y Cossines izan zituen. Errege katolikoekin lotura estua izan zuen, izan ere, bere ama Fernandoren ama zen Joana Enrikezen sasi-ahizpa izan zen.

Granadako Erresumaren konkistan parte hartu ondoren, 1503an Ipar Katalunian aritu zen frantziarren kontra.

1512an Fernando II.a Aragoikoak Nafarroa konkistatzea erabaki zuenean, gaztelar armada zuzendu zuen. Hain ondo bete zuen bere lana ezen erregeak Andaluziako kapitain jeneral eta Huéscarreko duke izendatu baitzuen. Karlos I.aren erreinaldian estatu batzarrean parte hartu zuen eta Espainiako handiki bilakatu zen[2].

1512ko urriaren 21an, Monjolose herri baxenafarra erre zuten haren aginduetara zeuden soldadu gaztelarrek. Herritarrak etxeetatik aterarazi eta Donibane Garazira bidali zituzten, herria errautsetan utziz. Lapurretak eta bortxaketak ere egin zituzten inguru guztian. Villalba koronelak gertaerak beharrezkotzat jo zituen. Herriari su eman eta hiru urtera, Fernando erregeak suteak eragindako suntsiketaren kalteak ordaintzea onartu zuten.[3]

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1480an Sevillako kondesa zen Elisabet Zuñiga ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten:

  • Leonor.
  • Gartzia (?-1512).
  • Pedro (1484-1553).
  • Aldonza

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Instituto de Salazar y Castro. Elenco de Grandezas y Titulos Nobiliarios Españoles
  2. Hobbs, Nicolas. (2007). Grandes de España. .
  3. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/ainhize-monjolose-herri-baxenafarra-erre-zuten-albako-dukearen-aginduetara-zeuden-soldadu-gaztelarrek


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.