Fernando II.a Aragoikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fernando II.a Aragoikoa
Fernando II.a Aragoikoa

1479ko urtarrilak 20 – 1516ko urtarrilak 23
Aurrekoa Joanes II.a Aragoikoa
Ondorengoa Joana Gaztelakoa

1475eko urtarrilak 15 – 1504ko azaroak 26
Aurrekoa Elisabet I.a Gaztelakoa
Ondorengoa Joana Gaztelakoa

Jaiotza 1452ko martxoaren 10a
Sause, Aragoiko koroa
Heriotza 1516ko urtarrilaren 25a
Madrigalejo, Gaztelako koroa
Ezkontidea Elisabet I.a Gaztelakoa
Germaine Foixkoa
Senideak Joanes II.a Aragoikoa (aita)
Joana Enrikez (ama)
Seme-alabak Elisabet Aragoikoa
Joan Aragoikoa
Joana Gaztelakoa
Maria Aragoikoa
Katalina Aragoikoa
Erlijioa Katolizismoa
Sinadura Fernando II.a Aragoikoa-ren sinadura
Armoiries Ferdinand II Aragon.svg

Fernando II.a Aragoikoa (Sause, Aragoiko koroa, 1452ko martxoaren 10a - Madrigalejo, Gaztelako koroa, 1516ko urtarrilaren 25a), Fernando Katolikoa ere deitua, Aragoi, Mallorca, Valentzia eta Sardinia (1479-1516), Gaztela (1474-1504, Fernando V.a izenarekin) eta Siziliako (1468-1516) erregea eta Bartzelonako kondea izan zen[1]. 1504an Napoliko errege bilakatu zen eta 1512an, konkistaren bitartez, Nafarroakoa.

Elisabet I.a Gaztelakoaren senarra zen eta, harekin batera, Errege-erregina katolikoak izenez ezagunak dira, Alexandro VI.a aita santuak honela izendatu zituenetik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joanes II.a Aragoikoaren eta honen bigarren emazte Joana Enrikezen semea zen. 1461ean, Karlos IV.a, Vianako printzea bere anaiordea hil zenean, Calatayudeko Gorteetan Aragoiko oinordeko gisa zin egin zuen. 1468an aitak Siziliako erregeSiziliako errege izendatu zuen. Gaztelako Elisabetekin ezkondu zen 1469an. 1474an, Henrike IV.a hil ondoren, Leon eta Gaztelako erregekide izendatu zuten, eta 1479an, aita hiltzean, Aragoi, Katalunia, Valentzia, Balear Uharteak, Sardinia eta Sizilia geratu ziren bere esku. Gaztelako koroarekin bateratu zituen lurralde horiek guztiak, beren nortasuna gorde bazuten ere.

Elisabet eta Fernandok, Gaztelako erregetza zela eta, Portugalgo Alfontso V.aren laguntza zuen Joana Beltraneja menderatu ondoren, bakea jartzeari ekin zioten, eta nobleen aginpidea gutxitu zuten. 1492an Granada hartu eta musulmanek Iberiar penintsulan zuten azken erresumaz jabetu ziren. Urte berean, Ameriketako aurkikuntza gertatu zen, juduak Espainiatik bidali zituzten. Espainiako Inkisizioa eta Hermandade Handia sortarazi zituen. 1493an Rosselló eta Cerdanya berreskuratu zituen Aragoiko koroarentzat. 1497an Iparraldeko Afrikako Melilla hiria hartu zuen[2].

1504an, Elisabet hiltzean, Gaztelako erregeordea izan zen, Flandesen zeuden errege berriak (Joana Gaztelakoa eta Filipe Ederra) itzuli ziren arte[2]. 1505ean Bloisko bakea sinatu zuen Luis XII.a Frantziakoarekin. Horren arabera, Frantziak Aragoik Napoliko erresuma menderatzen duela onartu zuen[3], eta Fernando Luisen iloba Germaine Foixekoarekin ezkondu zen. 1507an Filipe Ederra hil zenetik, Gaztelako erregeordea izan zen, Joanaren buruko gaixotasuna zela eta.

Nafarroa konkistatzeko helburuz, Fernandok beaumontarren babesa lortu zuen. 1512an Nafarroako erresuma inbaditu eta 1515ean Gaztelako Gorteek erresuma Gaztelako koroari lotu zedin onartu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fernando V (1479 -1516) Cervantesvirtual.com
  2. a b Fernando el Católico Artehistoria.jcyl.es
  3. Errege-erregina Katolikoak Hiru.com

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando II.a Aragoikoa Aldatu lotura Wikidatan