Granadako Erresuma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau al-Andaluseko erresumari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Granada.

Granadako Erresuma

1238 – 1492
Erresuma
Standard of Grenade after Cresques Atlas s XIV.svg Coat of Arms of the Emirate of Granada (1013-1492).svg
LocationGranada.png
Granadako Erresuma 1480an
Hiriburua Granada
Hizkuntza(k) Arabiera
Erlijioa Islama
Eremua 24.000
Aurrekoa
Mapa reconquista almohades.svg Inperio Almohadea
Ondorengoa
Gaztelako Erresuma Banner of arms crown of Castille Habsbourg style.svg

Granadako Erresuma lehendabizi erresuma "andalusi"a izan zen eta, geroago, kristaua. Hiriburua Granadako hirian zuen eta erresumako azken erregea Boabdil izan zen, 1492ko urtarrilaren 2an Errege-erregina Katolikoek garaitu zuten arte.

Arabiar eta berbereak iberiar penintsulara iristean, kokaleku judu bi zeuden, Iliberis (Elvira) eta Granata izenekoak. Arabiarrek lekuari Garnat Al-Yahud (اليهود) (juduen granada) izena eman zioten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1238. urtean Mohamed-ben-Nasr, Al-Hamar Gorria (الحمر) ezizenez ezaguna, Granadara iritsi zen eta Haizearen Oilarraren Jauregia (ondoren Alhambra izanen zena) okupatu. Bera izan zen Nasri edo Nazari dinastiaren fundatzailea (horregatik Erresumari Granadako Nasri Erresuma ere baderitzo). Dinastia honek hogei sultan izan zituen. Hasieran erresuma hau Gaztelako errege-erreginen adiskidea izan zen, nahiz eta denborak aurrera egin ahala, eta Granadako Erresumaren ahuleziaren ondorioz, tributuak ordaindu behar izan zizkion independentziaren truke.

Nasri dinastiako azken erregea Abu Abd Allah (Boabdil) izan zen. 1492an Errege-erregina Katolikoen armada Granadako ateetara iritsi zen, gaurko Santa Fe herrira. Boabdilek Errege-erregina Katolikoekin negoziatu eta Erresumaren errendizioa onartu zuen: hiria entregatu zuen bertako biztanle musulmanen ohitura eta usadioak errespetatzearen truke. Boabdilek eta bere gorteak, herritar ugarirekin batera, Granadatik alde egin zuten Afrika iparraldeko lurralde islamiarretara. Handik gutxira, Errege-erregina katolikoek akordioa urratu eta musulmanen aurkako errepresioari ekin zioten.

Errege-erregina Katolikoak Granadara sartzearekin batera, erresuma Gaztelako Koroaren erresuma bilakatu zen.

Lurralde-mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Granadako Erresumak -sortu zenean- gaur egungo Jaenen zati bat, Sevillako beste zati bat, Kordoba, Cadiz, Almeria, Malaga eta Granada biltzen zituen barnean. Bere eragin eremua, hala ere, gutxituz joan zen, eta XV. menderako soilik Almeria, Malaga eta Granadara mugatzen zen.

Granada Europako hiririk aberatsenetariko bat bilakatu zen eta bertan 50.000 bat lagun bizi ziren.

Ikus, garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Granadako Erresuma Aldatu lotura Wikidatan