Fatima el-Sharif

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fatima el-Sharif

Bizitza
JaiotzaKufra (en) Itzuli, 1911
Herrialdea Libia
HeriotzaKairo2009ko urriaren 3a (97/98 urte)
Familia
AitaSayyid Ahmed Sharif as-Senussi
Ezkontidea(k)Idris I.a Libiakoa
LeinuaHouse of Senussi (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakezkontidea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Find a Grave: 43227107 Edit the value on Wikidata

Fatima el-Sharif (arabieraz: فاطمة الشريف‎; c.1911 - 2009ko urriaren 3a), ezkondu ondoren Fatimah as-Senussi (فاطمة السنوسي) deitua, Libiako erregina ezkontidea izan zen, Idris I Libiakoa[1], bere senarra, errege izendatu zutenetik Monarkia erori zen arte 1969an.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fatima el-Sharif Libian jaio zen, 1911. urte inguruan. Sayyid Ahmed Sharif as-Senussi ordena erlijiosoko buruzagi ohia zuen aita. 1929an, Egiptora ihes egin behar izan zuen Rodolfo Graziani[2] mariskalak aginduta. 1931a iristean, bere lehengusu eta Zirenaikako emir zenarekin Idris al-Senussirekin[1] ezkondu zen, Siwako oasian.

Aginte urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1951. urtean, Idris errege izendatu zuten, hala, Fatimak erregina ezkontide kargua hartuz (nahiz eta ez izan honen emazte bakarra). Bi urte beranduago, 1953an hain zuzen ere, Fatima el-Sharifek eta Idris al-Senussik seme bat izan zuten, baina hau egun bete eskas zuela hil zen. Haien erregimenaren amaiera iritsi zen ordea, bikotea Turkian zegoen bitartean, 1969an, Muammar al Kadafik[3] bultzatutako iraultzaren ondorioz.

Erregimenaren amaiera eta epaiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin erregimena amaituta, Kairora egin zuen ihes Fatimak, Egiptora. Ondoren, in absentia epaitua izan zen Libiako Tribunal Popularraren eskutik eta 1971n bost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, bere jabetza guztiak kentzeaz gain. Hala ere, 2007.urtean etxearen jabetza berreskuratu zuen eta bertan bizi izan zen, Tripolin (Kairo), 2009an hil zen arte, 98urterekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Idris I de Libia. 2020-06-26 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  2. (Gaztelaniaz) Rodolfo Graziani. 2021-04-01 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  3. Muammar al Kadafi. 2019-04-08 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]