Felix Timmermans
Wikipedia(e)tik
Felix Timmermans Flandestar idazlea (Lier, 1886 - 1947). Flandesko herri-literaturako eleberrigile handienetako bat izan zen. Lehen eleberrian, Palletier (1916), Brabanteko laborarien bizimodua deskribatu zuen, giro idiliko batean. Erdi Aroko kontakizunetan oinarritu zen Sinforosa andereño-mojaren hiru ordu ederrak idazteko; hura zela eta, flandestar ipuinlarien printzea deitu zioten. Pintura ere landu zuen, eta Pieter Bruegel margolariaren biografia idatzi zuen. 1935ean idatzi zuen Boerenpsalm (Laborarien salmoa), izadiaren eta gizadiaren omenean eginiko eleberria.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.