Fenitoina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Fenitoinaren egitura.

Fenitoina ("Epanutin" izen komertziala Frantzia eta Espainian) farmako antiepileptikoa da. Konbultsioen kontrako eragile gisa erabiltzen da, sodio erretenen blokeoa burutzen baitu maiztasun handiko deskarga errepikakorrak murriztuz. Epilepsiaren krisi toniko/klonikoetan lehen aukerako farmakoa da, ausentzi krisietan aldiz ez da eraginkorra. Gainera, ez du eragin sedagarririk.

[aldatu] Eragin desiragaitzak

  • NSZ: ataxia, ikusmen nahasia...
  • Hiperplasia gingibala
  • Hirsutismoa
  • Anemia megaloblastikoa

Horretaz gain, elkarrekintza farmakologikoak izan ditzake. Albuminarekin afinitate handia du eta berarekin lotzen da beste substantziak desplazatuz. Indukzio entzimatikoa ere bultzatzen du, hau da, beste farmakoen metabolismoa bultzatzen du.

Metabolismo saturagarria du, honek dosi eta kontzentrazio plasmatikoen arteko erlazioa ez dela lineala esan nahi du.

Leiho terapeutiko estua du, hori dela eta kontzentrazio plasmatikoak monitorizatzea beharrezkoa da.

[aldatu] Posologia

Ahotik hartuta 100 mgr/8 ordu.

[aldatu] Kanpo loturak


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak