Fenomeno natural

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fenomeno naturala naturan berez gertatzen den aldaketa da. Fenomeno hauen barnean bakarrik sartzen dira mugimendu jarraia duten prozesuak eta lurrak dituen transformazioak. Hauek eragin zuzena eduki dezakete gizakiaren bizitzarekin (epidemiak, kondizio klimatikoak, hondamendi naturalak, etab.).

Hondamendi naturala

Eguneroko hizkeran, fenomeno natural kontzeptua gertakari arraro edo harrigarriren sinonimo bezala erabiltzen da. Aitzitik, euri tanta baten osaera fenomeno natural bat da, urakan bat den bezala. Adierazpen honek "hondamendi natural" izeneko fenomeno natural arriskutsuei ere erreferentzia egiten die. Euria adibidez, ez da "hondamendi" bat, baina hala izan daiteke gizakiaren prespektibaren arabera, hainbat kondizio biltzen badira. Gizartearen planifikazio txarrak, uholdeei zaurkorrak diren lurretan eraikuntzak eraikitzea adibidez, efektu oso txarrak sortu ditzake gizakiarentzat.

Era berean, aipatu behar da gizakiaren ekintzak beti daudela lege naturalei lotuta, baina fenomeno naturalak ez daude modu honetan kontsideratuta, gizakien borondatearen menpe baitaude.

Fenomeno naturalak ekaitzak edo hondamendiak gertatzen direnekoak dira eta zientzia hauek gizakiaren onerako erabiltzen saiatzen da,uztetarako adibidez.

Hondamendi naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magnitude ezberdinetako suntsiketa eta kalteak sortzen dituzten fenomeno naturalak dira, gizakiaren zeharkako eraginari gehituz, eta ez duenak aurreikusten berak eginiko ekintzek bere buruari sor diezazkiokeela kalteak. Hauen barruan aurkitzen dira:

Lurraren barnealdean sortutako hondamendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrikaren ondorioak
  • Dardara, lurrikara edo sismoa: Lurraren barnealdean dauden harrien deformazio gogorrak sortzen dituzten lurrazaleko mugimenduak dira. Deformazio hauek energia pilatzen dute eta energia hori lurrazala astintzen duen uhin moduan askatzen da bat-batean.
  • Tsunamia edo itsasikara: Ozeanoko lurrazalaren mugimendua, altuera handiko olatuak eragin eta eratzen dituena.
  • Erupzio bolkanikoa: Lurraren barnealdetik lurrazalera materialek (magma edo laba), errautsek eta zenbait gasek egiten duten bidea da.

Lurrazalean prozesu dinamiko batzuen ondorioz sortutako hondamendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irristaketa: Maldan dagoen lur eremu betetako ezusteko edo graduzko aldaketen, egituraren, hidrologiaren edo landaretzaren ondorioz sortzen dira.
  • Lurjausia: Egonkortasuna galtzen duen lur zati baten erorketa edo gizakiak eraikitako estruktura baten suntsiketan da.
  • Elurroldea: Maldaren landare estaldura eta substratuaren zati bat erantsi dezakeen maldan behera erortzen den elur geruza baten desplazamendua da.
  • Uhara: Elurte baten irristaketa edo aintzira baten apurketak sortutako lokatz, ur, izotz edo harrien fluxu handiak dira.
  • Huaikoa: Euri prezipitazioen ondorioz sortutako lokatz eta harrien erorketa da, eta abiadura handiz desplazatzen diren harri eta enborrak garraiatzen dituen ur lokaztu bezala ematen da.

Fenomeno hidrologiko edo meteorologikoen ondorioz sortutako hondamendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uholdea: Eurite handien edo urtegiren baten apurketaren ondorioz sortzen diren erreka uren, aintziren edo lakuen inbasio geldo edo bortitzak dira.
  • Lehortea: Eurite urri edo irregularren, lurpeko uren erabilera desegokiaren, ur deposituen edo ureztaketa sistemek sortutako atmosferako hezetasun urritasuna da.
  • Izoztea: Tenperatura baxuek sortutakoa eta animaliei eta landareei kalteak sortzen dizkiona.
  • Ekaitza: Atmosferako deskarga elektrikoen ondorioz sortzen den fenomeno atmosferikoa da.
  • Txingora: izotz eran erortzen den euria da.
  • Tornadoa: Forma birakorrean eta abiadura handian produzitzen den haize bortitza da.
    Tornadoa
  • Zikloi tropikal edo Urakana: aire beroaren eta hezearen arteko elkarreraginak sortutako haizeak dira, 233 kilometro orduko baino abiadura handiagoa dutenak, Ozeano Baretik edo Atlantikotik datozenak.

Jatorri biologikoa duten hondamendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Izurritea: Zenbait animaliak uztetan sortutako ezbeharrak dira.
  • Epidemia: Jende kopuru handi batek eta leku zehatz batean jasaten duten gaixotasun kutsagarri eta orokortuak dira.
  • Pandemia: Jende kopuru handi batek eta mundu osoan zehar jasaten duten gaixotasun kutsagarri eta orokortuak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Icono de traducción.svg Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, es wikipediako «Fenomeno natural» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria, egileen zerrenda ikusteko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]