Elur-jausi
Wikipedia(e)tik
Elur-jausia elur kopuru handi baten maldan beherako desplazamenduari deritzo, harkaitzak eta landareak ere eduki ditzakeena. Dituen abiadura eta masa handiak direla-eta, hondamendi larriak sor ditzake.
Sailkapena [aldatu]
Bi mota daude:
- Gainazalekoa: elur geruzaren zati bat soilik mugitzen denean.
- Sakonekoa: geruza osoa mugitzen denean, mendiaren zatiak ere mugiaraziz.
Askotan gizakiak berak eragiten ditu, nahi gabe edo nahita. Arriskua sailkatzeko, batetik bostera bitarteko eskala bat dago.