Ferdinand Paul Wilhelm Richthofen
Wikipedia(e)tik
Ferdinand Paul Wilhelm Richthofen (Freiherr von Richthofen, Richthofengo baroia) alemaniar geografo eta geologoa izan zen (Karlsruhe, 1833 - Berlin, 1905). Dolomita Alpeetan eta Trantsilvanian jardun ondoren, Asia aldera joan zen 1860an, Alemaniako ekonomia-espedizio batean. Orduan, Zeilan, Japonia, Filipinak eta Java bisitatu zituen. 1863tik 1868ra, Kalifornian egon zen, eta, ondoren, Txina aldera joan zen. Han egin zituen lan aipagarrienak. Loess material geologikoa haizearen eraginez osatzen dela bereziki zehaztu zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.