Fermín de Marichalar y Arano

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fermin de Marichalar y Arano (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1595 maiatzaren 21a - 1648) noblea eta Nafarroako Gorteetako goi mailako kargua izan zen.

Lesakako eta Iruñeako leinu garrantzitsuen oinordekoa zen. Aitaren aldetik (Miguel de Marichalar y Zabaleta) Maritxalar eta Zabaletako jaunen oinordekoa zen; Amaren aldetik (Maria de Arano y Espinal) Arano eta  Espinal familien ondorengoa.

Lesakako bi leinuen jauregi eta ondasunen jabea zen, baita Etxarri-Aranatz, Lizarrabengoa eta Arbizuko jauregi eta lurren jabe ere. XVII.mendean Nafarroako Errege Kontseiluan entzule lanetan arituko ziren hiru Maritxalarretan lehena. Nafarroako Gorteetan biziarteko postua lortu zuen Nafarroako erregeorde izan zen San Germango dukearen eskutik.

Bi aldiz ezkondu zen. Lehena Catalina Vallejorekin eta bi seme izan zituena: Miguel eta Antonio Manuel. Bere bigarren emaztea Graciosa de Eslava izan zen eta ezkontza horretatik Esteban Fermin jaio zen. Honek ere bere aitaren urratsak jarraitu zituen eta 1655 eta 1678 bitartean Kontseiluaren entzule izan zen.

Salamancako Unibertsitatean egin zituen ikasketa juridikoak eta San Bartolomeko ikastetxe nagusiko kide izan zen. Administrazioan sartu aurretik, 1607 eta 1612ko Gorteetara joan zen Lesakatik prokuradore gisa; 1617koetan erresumako sindiko izendatu zuten; eta 1627an Madrilera joan zen Jeronimo Iberorekin, erregearekin Nafarroako Erresumarentzat interesgarriak ziren hainbat gai jorratzera. Nafarroako Gorte Nagusiko alkate postua lortu  zuen 1632ko apirilaren 16an, Juan de Navazen ordez. Errege Kontseiluko entzule bihurtu zen 1633ko otsailaren 22an.

Entzule izan zen garaian era guztietako egoerak bizi izan zituen, eskumikatua ere izan zen. 1637an, frantsesen aurkako kanpaina betean, Zangotzako merindadeko herri guztieetara joateko enkargua eman zitzaion bertako bizilagunei armak garbi eta prest edukitzeko erranez inbasioa gertatuz gero Auritzko hiribilduari laguntzeko.

Urte horretan bertan, Frantziarekin izandako gerretan Nafarroan altxatuko zen armadaren eta Kantabriako probintziaren hornitzaile nagusiizendatu zuten.

Bere zereginak betetzeko moduak kritika garrantzitsuak eragin zizkion bai bera eta bai Erresumari; zaldieriak eta zereal-kargak enbargatzea leporatu zioten, eta urte hartako uztailean aberriaren etsaitzat ere jo zuten. Dena dela leporatutako karguek ez zuten garrantzi gehiegirik izan erregearentzat eta haren zerbitzura jarraitu zuen urteko 30.000 maravediko saria jasoz Maritxalarrek Frantziaren kontrako gudan emandako zerbitzuagatik.

Bere heriotzera Estaban Fermín Marichalar y Eslava semeak ordezkatu zuen kargu guztietan.

Alvaro eta Jaime de Marichalarren arbasoa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]