Arbizu
|
Arbizu |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Arbizu | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Sakana |
||
| Alkatea | ??? (Bildu | ||
| Herritarra | arbizuar | ||
| Koordenatuak | 42°54′58″N 2°2′20″W / 42.91611°N 2.03889°WKoordenatuak: 42°54′58″N 2°2′20″W / 42.91611°N 2.03889°W | ||
| Eremua | 14,54 km2 | ||
| Garaiera | 496 m | ||
| Distantzia | 34 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31839 |
||
| Biztanleria | 1.060 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 72,9 bizt/km² | ||
| www.arbizu.info http://www.arbizu.info www.arbizu.info | |||
Arbizu Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da, Sakanako eskualdekoa. Iruñeko merindadeko herri honek 1.060 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 34 kilometrora dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da. Herrira heltzeko N-240 errepidea hartu behar da Iruña-Gasteizko norabidean.
Arbizuk Aralarko mendilerroarekin egiten du muga iparraldean, Lakuntzarekin ekialdean, eta Etxarri-Aranatz eta Ergoienarekin mendebaldean. Hegoaldean, Ergoiena mugakide du.
Leziza ibaiaren ertzean kokatzen da, ibai horrek bere urak Arakil ibaian isuri baino apur bat lehenago.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Euskara
Herriko hizkera nafarreraren aldaera bat da, Sakanako ekialdean dauden beste herrien multzo berekoa. Gaur egun, arbizuarren %80tik gora dira euskaldunak, eta hori dela-eta udalerria UEMA elkartean sarturik dugu.
[aldatu] Ondarea
Mariaren Natibitatearen parrokia, XVII. mendean eraiki zen Martin Galartzaren bitartez. Eraikinak nabe bakarra dauka eta erdi puntuko leihoak. XVII. mendearen amaierako inbasio frantsesean Pedro Otxoa Arin eta Martin Ataunek eginiko erretaulak birrindu ziren eta gaur egun arrasto batzuk baino ez dira kontserbatzen.
San Juango baselizan, urtero ekainaren 23an erromeria ospatzen dute arbizuarrek. Iluntzean baselizatik jaitsiera suak saltzen egiten dute herri guztia zeharkatzen dutelarik.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 838 | 848 | 873 | 903 | 930 | 920 | 865 | 862 | 898 | 878 | 918 | 947 | 1.006 | 1.060 |
2008ko erroldaren arabera, 65 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,37a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
[aldatu] Hiri senidetuak
[aldatu] Politika
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | Francisco Javier Razkin Flores (Burugorri) | |
| 2007-2011 | Jesús Mari Mendinueta | EAE |
| 2011-2015 | Jesús Mari Mendinueta | Alderdirik gabea[1] |
[aldatu] Udal hauteskundeak
Arbizuko alkatea Eusko Abertzale Ekintzako Jesus Maria Mendinueta Urdanotz da, 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko bederatzi zinegotziak lortu zituen. Boto baliogabeak 28 izan ziren (emandako guztien %4,65) eta boto zuriak 97 (botoen %16,90). Abstentzioa %25,12 izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Eusko Abertzale Ekintza | 477 | 9 |
2011n bi zerrenda aurkeztu ziren; Bilduk berea erretiratu zuen[2] eta Mendinueta alkatea buru zuen Arbizuarron Hitza espainiar epaitegiek legez kanpo utzi zuten[3]. Hortaz, Mendinuetak jarduneko alkate segitzen du.
[aldatu] Udaletxea
- HELBIDEA: Kale Nagusia, 7
[aldatu] Arbizuar ospetsuak
- Fernando Urkia (1896-1959), apaiza, euskal idazlea, musikagilea.
- Juanjo Olasagarre (1963-), euskal idazlea.
- Mikel Reparaz (1975-), kazetaria.
- Joseba Ezkurdia (1991-), esku huskako pilotaria.
[aldatu] Zerbitzuak
Arbizu "Etxarri Aranazko Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ EAE legez kanpo utzi zutenetik.
- ↑ Bildu, lehena, Guaixe.
- ↑ Bilduren zerrendez gain, 18 hautesle elkarte inpugnatu ditu Fiskaltzak, Berria.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Arbizuko udalaren webgunea.
- (Euskaraz) Beriain handiaren zelatapean Argia.com webguneko artikulua.
- (Gaztelaniaz) Arbizuri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Arbizuko Fernando Urkia kalea Google Street View-n.
|
|||||||