Auritz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Auritz

 Nafarroa Garaia
Ernest Hemingway bizi izan zen etxea eta inguruak.
Ernest Hemingway bizi izan zen etxea eta inguruak.
Aurizko bandera

Aurizko armarria

Izen ofiziala Auritz / Burguete
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Auñamendiko eskualdea
Alkatea José Irigarai Gil
(Aranandi, indep.)
Herritarra auriztar
Koordenatuak 42°59′22″N 1°20′7″W / 42.98944°N 1.33528°W / 42.98944; -1.33528Koordenatuak: 42°59′22″N 1°20′7″W / 42.98944°N 1.33528°W / 42.98944; -1.33528

Navarra - Mapa municipal Burguete.svg

Eremua 19,19 km2
Garaiera 893 m
Distantzia 43 km Iruñera
Posta kodea 31640
Biztanleria 272 bizt. (2012)
Dentsitatea 14,17 bizt./km²
www.burguete.es http://www.burguete.es/eu/index.aspx www.burguete.es

Auritz[1] (gaztelaniaz Burguete) Nafarroako iparraldean dagoen udalerria da, Zangozako merindadekoa. Orreaga eta Aurizberri udalerrien artean kokatuta dago. Nafarroako hiriburutik 43 kilometrora dago eta 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 272 biztanle ditu. Ernest Hemingway idazle ospetsuak bisitatu zuen herria.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurizko kale nagusiaren ikuspegia Orreagara begira.

Auritz Zangozako merindadearen ipar-ekialdeko muturrean kokatzen da Nafarroa Behereko mugatik gertu. Herria, N-135 errepidean dago Iruñea-Luzaideko norabidean. Iruñea eta Auritz udalerrien arteko autobus zerbitzua dago astelehenetik ostiralera.

Herriak Luzaide eta Orreagarekin egiten du muga iparraldean; Orbaitzeta eta Garraldarekin ekialdean; Artzibarrekin hegoaldean; eta Erroibarrekin mendebaldean. Herriaren inguruko mendirik altuenak Mediaundi (1.218 m) eta Menditxuri (1.201 m) dira.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurizko klima ozeaniko hezea da, eta Kantauri itsasoarekiko hurbiltasunak baldintzatzen du. Horrez gain, herria 890 metro inguruko altueran kokatzen da, inguruko mendiak oso altuak ez direla. Horrek hodeiak ugari diren egunak ohikoak izatea eragiten du. Itsasotik etorritako fronteak mendien artean kateaturik geraturik euri ugari jausten da herrian, batez beste 2200mm inguru urteko. Auritz eta Nafarroa iparraldeko herriak Iberiar penintsulako lekurik euritsuenetakoak dira.

Horrez gain, haranean lainoa izaten da maiz, eta izozteak urte osoan zehar izaten dira, uztailean eta abuztuan izan ezik.

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landaredia klima ozeaniko hezearen ondorio da eta espezierik ugarienak pagoak (basoen %91) eta pinu basatiak (basoen %2,31) dira. Birlandaturiko zuhaitzek 42 hektarea hartzen dituzte,gehienbat Japoniako pinu alertzea (%72),haritz amerikarra (%19) eta bestelako zuhaitzak (%9) dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriari buruzko lehen dokumentua XI. mendekoa den arren, Neolito garaiko aztarnak aurkitu dira. Aztarna horien arabera gaur egungo Auritzetik hurbil, trikuharrien kultura izan zuten, eta inguruko kulturen eragina ere jaso zuten. Ondoren, gunea artzainen bizitokia izan zen eta bertan, hilobi ugari aurkitu dira. Erromatarren garaian, Nafarroa gehiena erromanizatu zen, ipar-ekialdeko herri menditsuak, berriz, erromatarren eragina nahiko txikia izan zen, gehienbat, galtzaden eraikitzea.

Arabiarrek Nafarroaren gehiena 717 konkistatzean, ez zuten interes berezirik izan Auritz eta inguruko haranekin, beharbada, bertan elikagaien edo bestelako materialen ekoizpenak garrantzirik ez zuelako. Carolus Handia Iruñari erasota, Pirinioetatik pasatzen ari zela, baskoiek eraso jo zuten, eta haren iloba Errolan, Bretainiako Marmako dukea, hil zuten. 1110. urtean Ibañetako mendatearen izena Auritz zen, Iarnoseko Fortun Sanzek eta Ermisenda infantak Leireko monasterioari eginiko dohaintza dokumentuan ageri den moduan. Auritz, Done Jakue bidearen igarobidea izan zen eta erromes ugarik igaro zuten udalerria mendeetan zehar.

Auritz herria "Orreagako hiribildu" izena izan zuen, Orreagako Ospitalea eta santutegia 1127an sortu aurretik. XII. mende eta XV. mendeen artean Burguete eta Orreaga izenak bereizi ziren, eta Orreaga santutegiari atxiki zitzaion. Bien bitartean, Auritz, Orreagako konderriaren barnean osatu zen baina laster. XIII. mendearen amaieran, herria Nafarroako "hiri onen" artean izendatu zuten. Horrekin batera, Auritzek independentzia eskuratu eta Erroko konderritik banatu zen, Nafarroako gorteetan ordezkaritza lortuz.

XIV. mendearen amaieran, Azienda azokak ospatzen hasi ziren, Carlos III.a erregealdian. Bien bitartean, 1399. urtean herrian sorturiko sute batek 124 etxe suntsitu zituen. Nafarroako gerra zibilean beaumondarren eta agramondarren arteko liskarren barnean, Auritz beaumondarren alde borrokatu zen, haien printzearen alde.

Aro Modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1512an Gaztelak Nafarroa konkistatu eta okupatzean, nafartarren harremanak zaildu egin ziren, iparraldeko seigarren merindadea zen Nafarroa Beherea Nafarroatik banaturik geratu zenean. XVI. mendetik aurrera, soldaduek babestu zuten muga berri hura, eta defentsa dorrez gain, gotorlekuak eraiki zituzten, muga babesteko. Konbentzio gerran zehar, herriak, garai odoltsua bizi izan zuen. 1794ko uztailaren 24ean, frantsesak herria hartu eta erre egin zuten. Lau etxek bakarrik iraun zuten zutik eta guztira 191.945 pesoko kalteak izan ziren. Herria erretzearekin batera, gotorlekua ere suntsitu zuten. Garrau eta Baudrot militar frantsesek bertakoei egotzi zieten sutearen erantzukizuna.

1794ko sutearen ondoren, herria berregim behar izan zen, eta hori dela eta, gaur egungo herriko etxerik zaharrenak 1794 eta 1796 urtearen ingurukoak dira. Dena dela, 1852ko azaroaren 15ean, sute batek herriko hamairu etxe suntsitu zituen berriro ere. 1876ko otsailaren 26an, Gerra Karlistak amaitzear zeudela, Espainiako tronua eskuratu nahi izan zuen Carlos VII.ak, Txiki Polit izeneko Aurizko etxean eman zituen gerrako azken egunak, azkenik Frantziaara ihes egin aurretik.

Suteek ondorengo hamarkadetan jarraitu zuten eta horrela XIX. mendearen amaieran eliza eta herriko bi etxe erre ziren. 1910eko urriaren 16an bestalde, ezkontza batean jaurtitako zuziri batek Aurizko hamaika etxe erraustu zituen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurizko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
390 423 461 473 470 439 409 430 316 359 297 314 306

2008ko erroldaren arabera, zazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,24 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza eta zerbitzuak dira (batez ere landa turismoa). Herrigunearen hegoaldean, industrialde txiki bat dago, inguruko herrietan dagoen bakarra, eta bertan Aurizko eta inguruko herrietako biztanleek egiten dute lan.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko eliza Bariko San Nikolasen omenezkoa da. Eraikina harlanduz egina dago, eta errenazimenduko estilokoa da. Parrokia XVII. mendearen bukaeran amaitu zen, zehazki 1699. urtean. Eraikineko fatxadan, herriko Oroztarrek erabiltzen duten armarri bera ageri da. 1945etik aurrera, armarria herriak berak erabiltzen du. Elizako aurrealdea Juan Miura Beratarrak egina da eta parrokiaren barruan, estilo barrokoko errataula nagusia nabarmen da. Erretaula berriztatua izan da.

Beti Aldeko etxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko etxeen arkitektura tipikoa.

Otermin etxea, XIX. mendean eraikia, etxea XX. mendean zaharberritu zen.Zaharberritze haren ondorioz, jatorrizko elementu guztiak galdu zituen. 1945. urtera arte, eraikina hotel erabilera izan zuen, zehazki "Ayestaran" izeneko hotela. Arretxe etxea, 1881an eraiki zen arkitektura herrikoiaren estiloan. Bernatena etxea XX. mendean eraikitako etxea da. Aguio etxea, 1796an eraiki zen, aurrealdea beste etxeek dutena baino xumeagoa den arren, leiho eta atariko harriek xehetasun handia dute.

Etxezuri etxea atari handiko etxe zaharra da. Jauregi familiaren armarria dauka. Familia hau 1781. urtean iritsi zen herrira Gorrititik. Etxearen barnealdea XVIII. mendeko jatorrizko itxura mantentzen du. Jauregitarren ondoren Agirretarrak bizi izan ziren etxean, Luzaidetik etorri eta gero. Aian etxea 1796 eginiko eraikina da. Andresanjelenea etxea 1796. urtean eginiko arkitektura herrikoieko etxea da. 1998. urtean eraikina zaharberritua izan zen, jatorrizko elementu guztiak mantenduz. Argizarigilearena etxea ere 1796. urtekoa da eta beste eraikin baten arrastoen gainean eraiki zuen Jose Ramon Gurpidek. Jatorrizko etxea Frantziaren aurkako konbentzio gerran erre zuten. Etxearen aurreladea, eta barnealdea nabarmentzen dira, armarriarekin batera.

Oiarbide etxea 1799. urtean eraiki zuen Pedro Agirrek, Ciriaco Oiarbideren etxeko nagusia zenean. 1868an Prin jenerala etxe honetan bizi izan zen, eta emandako babesa eskertzeko, litografia bat eman zion opari gisa etxeko nagusiari. Garate etxea, XVIII. mendean eraiki zenean Perikorena edo Iriarte izena zeukan. 1684. urtean Pedro Iriarte jabeak, noblezia titulua eskuratu zuen Espainiako erregearen eskutik.

Goitialdeko etxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizueta etxea 1824ean eraiki zuten, etxea Erasotarren Maiorazkoarena izan zen. Etxea eraikitzeko materialak eta honen neurriak dira nabarmengarri. Bergara etxea, izen bereko familiaren jabetzako etxea. Bergaratarrak XV. mendetik bizi izan ziren herrian. 1616. urtean Bergarako Pedro esaterako notario izan zen Auritz, Aezkoa eta Orreagan. Etxeak bost kuarteleko armarria dauka. Etxea 1796an eraiki zuten.

Otsalde etxea, 1796an eraikitako estilo herrikoieko etxea. Iñarrea etxea antzinako Oroz jauregia izan zen, 1985. urtean eraitsi eta gaur egun beste etxe bat kokatzen da jauregiaren tokian. Masip etxea Antonio Masip enpresaburuak eraiki zuen 1893an, estilo desberdinetako ezaugarriak nahastuz. Bikarionekoa etxea 1760ko estilo herrikoieko etxea, harlanduzko aurrekaldea da aipagai. Txikipolit etxea, XIX. mendean eraiki zen. Carlos VII.a bertan hartu zuen ostatu Espainiako tronua eskuratzen saiatu zenean.

Porkaxio etxea 1796. urtean eraiki zen estilo herrikoian. 1866an zaharberritua izan zen. Sarasa etxea 1860an eraikitako etxea. Sarasatarren jabetzakoa, besteak beste Hilario Sarasa idazlea. Oloritz etxea, Hermilio Oloritzek 1907an eraikitako etxea.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurizko bizilagunen %30 euskalduna da 2001ean eginiko erroldaren arabera. Horrez gain, %29 ia-euskalduna da eta %41ek ez daki euskaraz. XIX. mendean Luis Luziano Bonapartek euskalkien sailkapena egin zuenean, herritarren gehiengoak zekien euskaraz.

Aurizko euskara hegoaldeko goi-nafarrera da. Dena den, 1997an Koldo Zuazok eginiko sailkapenaren arabera, euskara nafarreraren barnean sartzekoa da. Herriko haurren %100ek D ereduan ikasten du gaur egun. Horrez gain, helduentzako ikastaroak emateko, AEKren Etxabarren izeneko euskaltegia dago, Garraldan.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 José Irigarai Gil Aranandi
2011- José Irigarai Gil Aranandi

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan Aurizko alkatea Aranandi herri ekimeneko José Irigarai Gil da. 2007an zerrenda bakarra izanik Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak 19 izan ziren (emandako guztien %9,13) eta 30 boto zuri izan ziren (botoen %15,87). Abstentzioa %23,53koa izan zen.

Aurizko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Aranandi 159 7


2011n Aranandik (5 zinegotzi) beste zerrenda batekin (EAJ, 2) lehiatu behar izan zuen. Jeltzaleek Nafarroan beren izenean aurkeztu zituzten zerrenda bakanetakoa izan zen.


Aurizko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Aranandi 123 5
EAJ 60 2

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea herriko plaza nagusian dago, elizaren ondoan. Eraikinak hiru arkudun portikoa dauka, eta eraikuntzaren estiloa inguruko eraikinen antzekoa da. Beheko solairua eta horren gainean eraikitako beste bi solairu dauzka. Ate nagusiak harriz egindako markoa dauka, eta fatxadaren gainontzekoa margoturik dago. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Aurizko udaleko idazkaria Orreagako eta Erroibarko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Udaletxe plaza, 1

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobuses Artieda autobus konpainiak Auritz Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailaren 21etik hurbilen dagoen igandean Azienda feria antolatzen da, eta bertan herriko eta kanpoko abeltzainek hartzen dute parte. Horrez gain, lau urtero, lehiaketa egiten da abeltzainen artean. Abenduaren 6an Bariko San Nikolasen eguna ospatzen da, meza eta ondorengo bazkari baten bitartez. Horrez gain, dantzaldia, mus txapelketa eta haurrentzako ekitaldiak izaten dira.

Abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean, Artisautza azoka antolatzen da, produktu ekologikoak zein artisauek eginikoak egoten dira erakusgai. Horrez gain, artisauek eginiko produktuen erakustaldiak, eta dastaketak izaten dira. Maiatza eta ekaina bitartean Orreagako prozesioa ospatzen da. Fededunak goizeko bederatzietan ateratzen dira elizatik, eta Orreagaraino joaten dira oinez. Bertan agurra egin ondoren, Auritzera itzultzen dira, han Ama Birjinari abesteko.

San Juan jaiak ekainaren 24an hasten dira, suteekin. Horrez gain, herriko mutilek "Tribuli" izeneko dantza egiten dute herriko agintarien aurrean. Dantza hori herriko lau gunetan egiten da. Lehenik dantza egiten da, eta ondoren, herritarrek suaren gainetik egiten dute salto. Jaiek iraun bitartean, dantza eta bestelako ekitaldiak antolatzen dira.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GR 11 ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetako hegoaldeko isurialdea aldenik zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea udalerri honetatik igarotzen da.


Auriztar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Auritz Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko:Wikiatlasa