Fiore Sardo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fiore Sardo
Jatorrizko herrialdea Italia
EskualdeaSardinia
Esnearen jatorriaArdia

Fiore Sardo Europar Batasuneko 1263/96 araudiak babestutako jatorrizko izendapena duen italiar gazta bat da. Sardinia uhartean egiten da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak "Sardiniako Lorea" esan nahi du. "Fioretto Sardo" ere deitzen zaio. Sardinian XIX. mendean erromatar pecorinoaren teknika sartu aurretik egiten zen gazta tradizional bat da. 1776ko Rifiorimento della Sardegna nel miglioramento della sua agricolturan eta 1826ko Voyage en Sardaigne lanetan agertzen da.

Elaborazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metodo tradizionalaren arabera eta artisau erara ardi esnearekin egiten da. Gazta freskoak arinki keztatzen dira, eta oliba olioarekin igurzten dira. Ondoren, 3 eta 6 hilabete bitartean heltzen uzten da. Urteroko ekoizpena 1000 tona inguruan dago.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zilindro edo gurpil forma duen gazta bat da, edo oinarririk handienetik elkartutako bi kono sekzio forma duena. Azala naturala da, urre hori kolorekoa marroira iristen dena gaztak 6 hilabete baino gehiago baditu. Bere testura gogorra eta bikortsua da, erraz pirrintzen delarik. Orea horixka da. Usai heze eta garratz bat dario. Zaporea gozoa da, baina kutsu gazi batekin eta fruta itxura apur batekin. Freskoa denean mahai gazta bezala erabiltzen da. Heldua dagoenean birrindu egin daiteke pastari parmiggiano-reggiano edo Grana-Padano batek emango liokeena baino zapore gehiago emateko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]