Firdausi Qadri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Firdausi Qadri
Bizitza
JaiotzaBangladesh1951ko martxoaren 31 (73 urte)
Herrialdea Bangladesh
 Pakistan
Lehen hizkuntzabengalera
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Dhaka (en) Itzuli
Liverpoolgo Unibertsitatea
Hizkuntzakbengalera
Jarduerak
Jarduerakimmunologoa
Enplegatzailea(k)International Centre for Diarrhoeal Disease Research, Bangladesh (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaZientzien Mundu Akademia

Firdausi Qadri (bengaleraz: ফিরদৌসী কাদরী, 1951ko martxoaren 31 - ) immunologo bangladeshtarra da, gaixotasun infekziosoetan espezializaturikoa. 25 urte aritu zen koleraren aurkako txertoa garatzen[1] eta 2020. urtean Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen[2].

Beste hainbat infekzio gaixotasun ere ikertu ditu eta International Centre for Diarrhoeal Disease and Research, Bangladesh (ICDDR,B) erakundeko Txertoen Zientzien Zentroko zuzendari bihurtu zen 2015ean. Oraindik ere senior zuzendari gisa jarraitzen du[3]. Firdausi Qadriren lorpenen artean daude Vibrio cholerae eta Escherichia coli bakterioen aurkako txertoak, azken hau da beherako larrien erantzule nagusia[1]. Helicobacter pylori bakterioak infektaturiko pertsonen eta sukar tifoidedun gaixoen erantzun immunitarioa ikertu du[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dhakako Unibertsitatean biokimika eta biologia molekularreko graduak atera zituen 1975 eta 1977an, eta 1980an Liverpoolgo Unibertsitatean biokimika/immunologia doktoretza egin zuen.

Ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enterobakterioek eragiten dituzten gaixotasunetan zentratu da. Bereziki infekzioetan T eta B linfozitoek nola erantzuten duten aztertzen aritu da. Horretarako teknika immunologiko, genomiko eta protemikoak erabili ditu[3].

Koleraren aho bidezko txerto merkea bultzatu zuen, orduan nagusi zen Dukoral txertoa garestia baitzen bangladeshatrrentzat, eta gehiegizko gastoa osasun publikoarentzat[4]. Shanchol txerto honek Dhakako slam auzoetako populazioetan masiboki administratzean izan zuen eraginkortasuna izan zuen alde[5] eta ondoren Bangladeshko osasun publikora zabaldu zuen txertaketa, bai eta Rohingya errefuxiatuengana ere.

Kidetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bangladeshko Mikrobiologoen Elkartea[6]
  • American Society for Microbiology elkartearen Bangladeshko enbaxadorea[7]
  • Banglasedhko Zientzia Akademia (2008)[8]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «WHO | Dr Firdausi Qadri» web.archive.org 2013-10-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  2. (Ingelesez) Network, Ann Asianews. (2020-02-12). «Bangladeshi scientist wins prestigious L’Oréal-UNESCO For Women in Science Award» Asia News Network (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  3. a b «icddr,b - Researcher Profile» www.icddrb.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  4. (Ingelesez) Schaetti, Christian; Weiss, Mitchell G.; Ali, Said M.; Chaignat, Claire-Lise; Khatib, Ahmed M.; Reyburn, Rita; Tebbens, Radboud J. Duintjer; Hutubessy, Raymond. (2012(e)ko urr. 4(a)). «Costs of Illness Due to Cholera, Costs of Immunization and Cost-Effectiveness of an Oral Cholera Mass Vaccination Campaign in Zanzibar» PLOS Neglected Tropical Diseases 6 (10): e1844.  doi:10.1371/journal.pntd.0001844. ISSN 1935-2735. PMID 23056660. PMC PMC3464297. (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  5. (Ingelesez) Qadri, Firdausi; Wierzba, Thomas F.; Ali, Mohammad; Chowdhury, Fahima; Khan, Ashraful I.; Saha, Amit; Khan, Iqbal A.; Asaduzzaman, Muhammad et al.. (2016-05-05). «Efficacy of a Single-Dose, Inactivated Oral Cholera Vaccine in Bangladesh» New England Journal of Medicine 374 (18): 1723–1732.  doi:10.1056/NEJMoa1510330. ISSN 0028-4793. (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  6. (Ingelesez) bsmduadmin. «Board of Advisory» Bangladesh Society of Microbiologists (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  7. «American Society for Microbiology» web.archive.org 2013-11-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  8. «Dr. Firdausi Qadri» web.archive.org 2015-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  9. «Academy Gold Medal Award» web.archive.org 2015-09-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  10. (Frantsesez) «Institut de France's Christophe Mérieux Prize» Mérieux Foundation 2013-09-17 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  11. «Bangladeshi immunologist wins the C.N.R. Rao Prize — TWAS Portal» web.archive.org 2013-10-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  12. «Qadri, Firdausi» www.rmaward.asia (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]