Bengalera
| Bengalera বাংলা Bangla |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Bangladesh, India eta beste hainbat | |
| Eskualdea: | Hegoaldeko Asia | |
| Hiztunak: | 230 milioi (189 milioi ama-hizkuntza gisa) | |
| Rankina: | 7 | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra, indoirandarra | |
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | ||
| Erakunde araugilea: | Bangla Academy (Bangladesh) Paschimbanga Bangla Akademi (Mendebaldeko Bengala) |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | bn | |
| ISO 639-2: | ben | |
| ISO 639-3: | ben
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Bengalera[1] (বাংলা) egungo Bangladeshen eta Indiako Mendebaldeko Bengala eta Assam estatuetan hitz egiten den hizkuntzetako bat da.
Guztira 230 milioi hiztun edukirik, bengalera munduan hiztun gehien duen hizkuntzen artean zazpigarrena da. Bengalera Bangladeshen gehien hitz egiten den hizkuntza da eta Indian gehien hitz egiten den bigarrena.
Jatorria eta eraginak[aldatu]
Hizkuntza indoiraniarra da bengalera. Jatorriz magadhiarra da eta radjbangsi eta sylhettia dira dialekto nagusiak. VIII. mende aurreko testuak gorde badira ere, bengalerazko literatura handia Chandi Bas poemarekin hasi zen (XV m.) eta Mukunda Ram delakoarekin segitu (XVIII m).
XIX mendean, sanskritoaren eragina jaso zuen, Bankim Chandra eleberrigilearen bitartez nagusiki.
Idazle nagusiak[aldatu]
Rabindranath Tagore eta Sri Aurobindo dira bengalerazko idazle aipagarriak; batak hizkera sotila erabiltzen du eta besteak filosofia eta esperientzia erlijiosoak ditu gai nagusitzat.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-25.