Flavius Stilicho
Wikipedia(e)tik
Estilikon edo Flavius Stilicho erromatar jenerala izan zen Teodosio eta Honorio enperadoreen garaietan; jatorriz bandaloa (359 inguru - Ravenna, 408). Teodosio enperadorearen iloba Serenarekin ezkondu zen, eta Alariko godoaren aurkako gerran aritu. 402an eta 403an birritan garaitu zuen hura, baina Ravenan lepoa moztu zioten enperadorearen aginduz.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.