Ravenna
|
Ravenna |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Ravenna |
| Estatua Eskualdea Probintzia |
Ravenna |
| Koordenatuak | 44°25′0″N 12°11′W / 44.41667°N 12.183°WKoordenatuak: 44°25′0″N 12°11′W / 44.41667°N 12.183°WInvalid arguments have been passed to the {{#coordinates:}} function |
| Eremua | 652.83 km2 |
| Garaiera | 4 m |
| Posta kodea | 48100 |
| Biztanleria | 153,551 bizt. (2007) |
| Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen bizt./km² |
| Sorrera | ezezaguna K. a. 89an erromatarrek menperatua |
| www.comune.ravenna.it http://www.comune.ravenna.it www.comune.ravenna.it | |
Ravenna[1] (Italieraz Ravenna) Italia iparraldeko herria da, Emilia-Romagna eskualdean kokatua, Adriatiko itsasotik gertu. Izen bereko probintziaren hiriburua ere bada.
Ravenna oso ospetsua da bertan aurkitzen diren bizantziar eta paleokristau jatorriko monumentuengatik, zeinek antzinako jatorria eta italiar garapenean izan zuen paper historikoa adierazten duten. Hiritik 36 kilometrora, lidi ravennati izeneko hondartza itzelak zabaltzen dira, eskualdeko kostaldearen berdean.
Hiri hontan, Dante Alighieri idazle ospetsua dago lurperatuta.
Eduki-taula |
Geografia eta biztanleria[aldatu]
Herria itsasoaren mailatik lau metrora dago. Herriaren hedadura, 652,83 kilometro karratukoa da, eta, 2.005. urtean eginiko azken erroldaren arabera, bere biztanleria, 149.084 biztanlekoa da.
Herri mugakideak[aldatu]
Historia[aldatu]
Hiri honen jatorria, V. mendearen inguruan dago. Erromatar garaian, garrantzi estrategiko handia izan zuen, mugatik gertu zegoenez. Portu bat eraiki zen Classe izeneko herrian, Ravennatik gertu.
V. mendean zehar, Mendebaldeko Erromatar Inperioko hiriburu izan zen, hasiera-hasieratik. Honorio enperadoreak, hara pasa zuen inperioko hiriburutza. Ondoren, Italiako erresuma germaniarraren hiriburu ere izan zen. Baita Konstantinopolisetik bidalitako exarkaren hiriburu ere.
Denbora pasa ahala, geroz eta garrantzi gehiago hartzen joan zen. Teodoriko eta Odoakroren erreinu erromatar-barbaroetan eta, ia laurogei urte geroago, baita Justiniano I.a bizantziar enperadorearekin ere.
XV. mendean, Veneziara pasa zen, eta, XVI.ean, elizara, Italia osoak bat egin zuen arte.
Ondasun nabarmenak[aldatu]
| Ravennako Monumentu Kristau Goiztiarrak1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
Teodorikoren hilobia |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, ii, iii, iv, v, vi |
| Erreferentzia (ID) | 788 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
| Izen ematea | 1996 (XX. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
- Ortodoxoen bataiategia, Teodoriko errege ostrogodoak eraikia V. mende bukaeran.
- Gala Plazidiaren hilobia
- Teodorikoren hilobia