Fornjot

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fornjot (antzinako eskandinavieraz Fornjótr) antzinako erraldoi bat da eskandinaviar mitologian. Finlandiako errege mitiko bat eta Kariren aita da (haizearen pertsonifikazio bat), baita Logirena (suaren pertsonifikazioa) eta Hlér Ægirrena (itsasoko gobernaria) ere. Izenaren esanahia ez dago argi. Baliteke fornek "zaharra" eta jótrek Jutlander, edo, zehazkiago, "erraldoia" (finlandieraz jätti, eskandinavieraz jotun, erraldoia) esan nahi izatea, edo baita forrek "goiztiarra" eta njótrek "suntsitzailea" esan nahi izatea. Fornjot, genealogia legendario berezi bat jarraituz gero, Gilen I.a Ingalaterrakoaren aitaren bidezko lehen zuzeneko arbasoa ere bada, eta baita beste ustezko ondorengo batzuen bidez, europar familia noble batzuen eta egungo islandiar familia batzuen arbasorik antzinakoena.

Fornjot testuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fornjot bi aldiz baino ez da aipatzen antzinako olerkietan: Ynglingataleko 29. ahapaldian, non "Fornjoten semea"k, dirudienez, suari erreferentzia egiten dion, eta bestea Snorri Sturlusonen Skáldskaparmáleko aipamen batean:

« Nola perifraseatuko litzateke haizea? Orduan: dei zazu Fornjoten semea, itsasoaren eta suaren anaia, kaltea edo hondamendia edo ehiza zakur edo basoetako otso edo belena edo soketakoa

Honela hitz egin zuen Sveinek Nordrsetu-drápan:

Lehenik hegan hasten ziren Fornjoten seme-alaba deformeak

 »

Fornjot erraldoi bat bezala zerrendatua da thulurretako batean, batzuetan Skáldskaparmálen edizioetan gehitua. Hau ez da harritzekoa, Fornjoten seme den Ægir ere erraldoi bat bezala identifikatzen bait da zenbait iturritan.

Orkneyinga sagan eta Hversu Noregr byggdisten ("Nola Norvegia populatua izan zen"), biak Flateyjárboken aurkituak, Fornjot Finlandia eta Kvenlandeko antzianko gobernari bat bezala agertzen da, eta Ægir edo Hlér, Kari eta Logi (garra) izeneko hiru seme-alabaren aita da. Hversuk, gainera, Hlérrek itsasoa, Logik sua eta Karik haizea gobernatzen zuela dio.