Gasteiz-Foronda aireportua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gasteiz-Foronda
Gasteiz-Foronda
NAGE: VIT - NAZE: LEVT
Informazioa
Aireportu mota publikoa
Eragilea Aena
Hiria Gasteiz, Araba (Espainia)
Garaiera 504 m
Koordenatuak 42°53′2″N 2°43′54″W / 42.88389°N 2.73167°W / 42.88389; -2.73167Koordenatuak: 42°53′2″N 2°43′54″W / 42.88389°N 2.73167°W / 42.88389; -2.73167
Pistak
Norabidea Luzera (m) Gainazala
04-22 3.500 Asfaltoa

Gasteizko aireportua Gasteiz udalerriaren iparraldean kokatzen da, Andetxa eta Forondako herrixken artean. Gasteiz hirigunetik zortzi kilometrora dago Altube eta Gasteiz elkartzen dituen autobidearen mendebaldean.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

1970eko hamarkadaren amaieran, demokrazia berrezarri zenean, Eusko Jaurlaritza eratu berriak Gasteiz aukeratu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu. Aukeraketa horrekin batera, hainbat eraikin ofizial eta azpiegitura ezarri ziren Gasteizen.

Azpiegitura horietako bat aireportua izan zen, 1980ko otsailaren 16an inauguratua. Garai hartan Bilboko aireportuak bizi zuen gehiegizko merkataritza gaien trafikoa arindu nahiean, Gasteizko aireportua Euskal Herriko merkantzia trafikoan aireportu nagusia bilakatu zen.

1993. urtetik aurrera nagusigo posizio hori areagotu egin zen, nazioarteko garraio enpresa batzuk aireportuan ezarri zirenean, DHL esaterako. Merkataritza gaien trafikoan aireporturik garrantzitsuena den arren, bidaiarien hegaldietan Bilboko aireportua da nagusi. Horretaz oharturik, 2004ean Arabako Foru Aldundiak kostu-baxuko hegazkin konpainiak erakartzeko diru-laguntzak onartu zituen. Horrela urtebete beranduago Irlandako Ryanair hegazkin konpainia Gasteizko aireportuan ezarri zen Gasteiz eta Londres bitarteko hasierako hegaldi batekin.

Ryanairren etorrerak aireportuaren bidaiari trafikoa hirukoiztu egin du, eta gaur egun 100.000 bidaiarik erabiltzen dute aireportua urtero. Horrez gain, foru aldundiak Gasteiz erdigunean (Herrandarren kalean) dagoen autobus geltokiaren eta aireportuaren arteko autobus zerbitzua ezarri du bidaiariak aireportura hurbiltzeko.

2005ean Euskal Herrian garraiatutako merkantziaren %90a Forondatik pasatu zen.

[aldatu] Hegaldiak

Aireportuak gaur egun ez du hegaldi erregularrik. Udan eta San Prudentzio jaietan charter hegaldiak jartzen dira. Eusko Jaurlaritza New Yorkerako hegaldi zuzenak jartzeko lanean ari da.[1]

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak