François Michel Le Tellier de Louvois

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
François Michel Le Tellier, Louvoisko markesaren erretratua.

François Michel Le Tellier de Louvois, Louvoisko markesa (Paris 1641eko urtarrilak 18-Versalles 1691ko uztailak 16), estatugile frantziar bat izan zen. Ministerio ezberdinetan aritu zen, eta, bereziki, gerrakoan, Luis XIV.a Frantziakoaren erregealdian.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15 urte baino ez zituelarik, bere aitak, Secrétaire d'État à la Guerre edo gerrako ministro postua lortu zion, 1677tik aurrera okupatuko zuen postua.

1672an, Estatu ministro kargua bete zuen, eta errege kontseiluan sartu zen, non Jean-Baptiste Colberten aurkako azpijokoetan parte hartu zuen, 1683an, Eraikuntza, Arte eta Eskulangintza Superintendente postua lortu zuen arte, nondik Versaillesko jauregiaren eraikuntza lanak zuzendu zituen.

Gerrako ministro bezala, armada berrantolatu eta modernizatzen lagundu zuen, militarrean, hierarkian gora egitea baimenduz, euren merituen arabera, eta ez soilik familia izenagatik edo ekipamendua, armak eta azpiegiturak hobetuz.

1681ean erantsia izango zen Alsazia konkistatu eta hartu zuen armada zuzendu zuen.

Heriotzak, 1691n ustekabean harrapatu zuen, zoritxarrean erortzear zegoela, etsai asko sortu baitzituen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Michel Le Tellier de Louvois Aldatu lotura Wikidatan