François Truffaut

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
François Truffaut
Datu pertsonalak
Izen osoa François Roland Truffaut
Jaio 1932ko otsailaren 6a
Paris (FrantziaFrantzia)
Hil 1984ko urriaren 21a
Neuilly-sur-Seine (FrantziaFrantzia)
Sariak Ingelesez besteko Oscar Saria 1973an
IMDB IMDBko fitxa


François Roland Truffaut (Paris, 1932ko otsailaren 6 - Neuilly-sur-Seine, Senako Gainak, 1984ko urriaren 21) Frantziako zinema zuzendaria da, Nouvelle Vague ("Olatu Berria") korrontearen fundatzaileetakoa. Gaur egun ere Frantziako zinemaren ikurra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

François Truffaut Parisen jaio zen 1932ko otsailaren 6an eta 1984ko urriaren 21an garun tumore baten ondorioz hil zen. Txikitatik irakurle sutsua izan zen, honek bere pelikuletan eragina izango du, gehienek XIX. mendeko idazle frantziarren kutsua izango dute; Balzac-ek eragin nabarmena izan zuen zuzendariarengan. Zinemak gaztetatik erakarriko du, batez ere, Hollywood-eko klasikoek eta aurrekontu txikiko pelikulek.

Truffaut ez zen bakarrik zinemagile lanetan aritu, aktore, gidoilari eta idazle baita ere aritu zen; "Zinema Hitchcocken arabera" argitaratu zuen, zazpigarren artearen erreferentziatzat hartzen den liburua.

Bere haurtzaroarekin loturiko pelikula izan zen bere estreinakoa: Laurehun kolpeak. Amodioa indar berezia izango du Truffauten filmetan, honen erakusgarri: Jules eta Jim, Bi ingelesak eta amodioa edota Amodioa hogei urterekin. Drama printzak nabariak dira bere filmografian, amodioa edo umorea bezalako osagaiekin nahastaturik. Amerikar gaua pelikularekin Oscarra irabazi zuen; pelikula honek zinemagintzaren gaia jorratzen du, Truffautek zinemarekiko zuen miresmena argi eta garbi agertzen da.

Zinemarekiko bere grina ikusleari transmititzen saiatu zen. Beti pertsonen arreta lortzen ahalegindu zen bai bizitza pertsonalean, bai pelikuletan. Egindako filmak bere izaeraren eta haurtzaro zailaren isla izan ziren. Truffautek zinearen bidez arnasten zuen, zinemagintza ez zen bere ogibidea, bere bizitza baizik, eta hor dago Truffauten apartekotasunaren gakoa.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Truffaut Aldatu lotura Wikidatan