Jean-Luc Godard
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Jean-Luc Godard | |
| Jaio | 1930eko abenduaren 3a | |
| Paris ( |
||
| Lan nabarmenenak | À bout de souffle Le Mépris Bande à part Pierrot le fou Alphaville, une étrange aventure de Lemmy Caution Sauve qui peut (la vie) Passion Hélas pour moi Histoire(s) du cinéma Notre musique |
|
| Sariak | Jean Vigo Saria (1960) Ohorezko César Saria (1987, 1998) Ohorezko Oscar Saria (2010) |
|
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Jean-Luc Godard (Paris, 1930eko abenduaren 3a) frantziar-suitzar zinema zuzendari, gidoigile, ekoizle eta kritikaria da. Nouvelle Vagueko kide garrantzitsuenetako bat izan zen.
Godarden lehen filma, A bout de souffle (1959), izan zen arrakastatsuena, berrikuntza handiak ekarri baitzituen. Klasizismoa eta erromantizismo indar handikoa, ezkortasunez nahastua, izan ziren Godarden aurreneko garaiko ezaugarri nagusiak. Ordukoak dira, orobat, Les carabiniers (1963), Une femme mariée (1964) eta Pierrot, le fou (1965). Bigarren garaian, kezka politikoek eta kontakizunari buruzko gogoetek eragin bizia izan zuten haren filmetan: Masculin féminin (1966), Made in USA (1966), La chinoise (1967) eta Tout va bien (1972). Azken urteetakoak dira beste hauek: Prénom: Carmen (1983), Je vous salue, Marie (1984), Nouvelle vague (1990), Hélas pour moi (1993), For Ever Mozart (1996), Allemagne année 90 neuf zéro (1997), Éloge de l'amour (2001), Liberté et patrie (2002) eta Notre musique (2004).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.