Francisco Gaskue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Gaskue
Bizitza
JaiotzaDonostia1848ko urriaren 4a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1920ko martxoaren 11 (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmeatze-ingeniaria eta musikologoa

Francisco Gaskue Murga (Donostia, 1848ko urriaren 4a - 1920ko martxoaren 11) gipuzkoar ingeniaria eta musikologoa izan zen.

Madrilen egin zituen Ingeniaritzako ikasketak, eta Andaluziako, Asturiasko eta Euskal Herriko meatze batzuetan lan egin zuen. Bere lanbideko gai batzuei buruzko obrak plazaratu zituen, hala, La industria del acero en el norte de España (1910, Altzairugintza Espainiako iparraldean). Errepublikaren eta autonomiaren zalea zen, eta Gipuzkoako Diputazioko ahaldun aukeratu zuten, anitz alditan. Horrez gainera, musikari buruzko lan interesgarriak eman zituen argitara, kritikari eta musikologo gisa: L´Aurresku basque (1912, Euskal aurreskua), Origen de la música popular vascongada (1913, Euskal herri musikaren jatorria), La simetría y el compás de cinco por ocho (1916, Simetria eta zortzikoa). Hil ondoren agertu zen haren Materiales para el estudio del folklore músico vasco, Kanpionek sarrera egin zion liburua (1921, Euskal folklore musika ikertzeko oinarriak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]