Francisco de Enciso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Francisco de Enciso Zárate idazle espainiar bat izan zen, Logroñon jaioa, baliabide urriko familia kapare batean. Don Pero Alvarez Osorio, Astorgako markesaren idazkaria izan zen. 1532an, Valladoliden bizi zen bitartean, hiri horretan Florambel de Lucea zalduntza liburuaren lehen bi zatiak argitaratu zituen, Sevillan 1548an berinprimatu zirenak. 1549an Rogel de Senat liburu-saltzailearekin edizio kontratu bat sinatu zuen hirugarren zati bat inprimatzeko, hirugarren zati honen eskuizkribu batzuk baino kontserbatzen ez direlarik. 1570ean hil zen.

Badago arrazoirik Francisco de Enciso Zárate La crónica del muy valiente y esforzado caballero Platir liburuaren egilea ere badela pentsatzeko, lehen aldiz 1533an Valladoliden inprimatu zena eta 1540ean Sevillan berinprimatutakoa.