Frank Auerbach

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frank Auerbach ingeles pintorea da, Alemanian jaioa (Berlin, 1931). Ingalaterran bizi da zazpi urte zituela hara bidali zutenetik. 1947an britainiar hiritartasuna lortu zuenetik Londresen bizi da, eta han egin zituen ikasketak. 1956an, Londresko Beaux-Arts Gallery aretoan egin zuen bakarkako lehen erakusketa. 1978an, bere lanaren atzera begirako erakusketa handia antolatu zuten Arts Council aretoan, eta, 1986an, Britainia Handiko ordezkaria izan zen Veneziako Bienalean. Bere lanetan gai gutxi ukitzen ditu: batez ere bere estudio inguruko eraikinak eta parkeak, edo bere hurbileko lagun edo pertsonen erretratuak pintatzen ditu. Pintzela, espatula nahiz eskuak erabiltzen ditu margotzeko. 1950eko hamarkadan, zuria, beltza eta lur-kolorea bakarrik ageri ziren Auerbachen paletan. Pintura-geruzak bata bestearen gainean etengabe jarriz, ia hiru dimentsiotakoak bilakatzen dira koadroak. Koadro-azalak behin eta berriro urratu eta berriz margotzen ditu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez) http://www.epdlp.com/pintor.php?id=2795



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]