Frank Lloyd Wright

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Frank Lloyd Wright

(1926)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFranklin Lincoln Wright
JaiotzaRichland Center (en) Itzuli1867ko ekainaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaPhoenix1959ko apirilaren 9a (91 urte)
Hobiratze lekuaTaliesin West Burial Site (en) Itzuli
Unity Chapel Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: konplikazio kirurgikoa
Familia
AitaWilliam Carey Wright
AmaAnna Lloyd Jones Wright
Ezkontidea(k)Olgivanna Lloyd Wright (en) Itzuli
Catherine Tobin Wright (en) Itzuli
Miriam Noel Wright (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaWisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Madison Central High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Louis Sullivan
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, hirigilea, idazlea eta diseinatzailea
Enplegatzailea(k)New School (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaunitarismoa

IMDB: nm0942394 Facebook: FrankLloydWrightFanPage Musicbrainz: ca0f11cc-b769-4db7-8254-e4f1aec4ba81 Discogs: 2986443 Find a Grave: 1129 Edit the value on Wikidata
Fallingwater edo Urjauziko Etxea
Guggenheim Museoa, New Yorken
Robie Etxea, Chicagon

Frank Lloyd Wright (Richland Center, Wisconsin, AEB, 1867ko ekainaren 8a – Phoenix, Arizona, 1959ko apirilaren 9) arkitekto estatubatuarra zen, XX. mendearen lehen erdiko arkitekturan eragin handia izan zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frank Lloyd Wright Wisconsinen jaio zen, 1867ko ekainaren 8an. Bere arbasoak irlandesak ziren, eta bere aitona Estatu Batuetara joan zen bertan lan egitera. Bere amaren familia ugaria zen, eta bere aitonaren lanak emandako fama zuten. Wrighten aita elizgizona zen, eta baita musika maitalea ere. Musika arloan oso zorrozki irakatsi zuen mutila hasiera batean, baina hau pixka bat heldututakoan bere familia abandonatu zuen, Wright bere amaren karguan utzita. Diruz eskas zebilen familia eta Wrighten amak bere neba Josephen gana bidaltzen du umea, bere osabaren baserrian lan egin dezan. Baserri hartako bailara luzeetan hartzen du Wrightek naturarekin estutasun handia, eta baita lanak eskatutako esfortzua baloratzen ikasten du. Bi uda igarotzen ditu baserri hartan lan egiten, eta hauek igarota unibertsitatean matrikulatzen da, ingeniaritza ikasketak egiteko. Hala ere, unibertsitateko ikasteko era berarekin bat ez datorrela erabaki eta Chicagora habiatzen da bere karrera hastera. Bere osaben famaz jabetua dago baina, hauen laguntzarik nahi ez duenez, bera bakarrik joaten da arkitektura estudiotara lan bila. Laister lana aurkitzen du Silsbee arkitektoaren estudioan. Bertan ikasten hasten da, baina ez da denbora luzea igaro estudioak irakatsi dakizkioken kontzeptuak jada ikasi dituelaz konturatzen denean eta orduan Adler eta Sullivanen estudiora habiatzen da lan eske. Erakusten dituen irudilaritza gaitasunengatik Sullivanek bere lan estudioan onartzen du, eta azkenik, bere eskubi-eskua bihurtzen da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louis Sullivan bere maisu maitagarriaren eragina oso sakona izan zen, eta hauxe arkitektura organikoaz zuen ideiaz sumatu daiteke. In the Cause of Architecture saiakeran ondoko printzipioak zehazten ditu :

  • Sinpletasuna : beharrezkoa ez zen elementu oro kendu beharrekoa zen, barruko hormak edo tabikeak ere. Ahalik eta gela gutxien lortzea zuen asmo.
  • Estilo aniztasuna : estiloak ez dira garaiaren horren menpeko izan behar, norbanakoaren beharretara moldatzea egokiagoa iruditzen zitzaion.
  • Ingurunearekin bat egin: lekua eta arkitektura armonian egon behar dira. Koloreek ere bat egin behar dute ingurunearekin.. Tokiko materialak erabiltzea egokia da horretarako.
  • Materialen natura: eraikuntzako material guztiek bere ezaugarriak erakutsi behar dituzte eta ekidin behar da hauen itxura aldaketa. Kontzeptu honek dakar materialen erabilpena ere egiturarekin zintzoa izan behar dela.

Nolanahi ere, berak definitzen dituenez gain, bere testuingurutik emandako hainbat ezaugarri jaso zituen ere: Amerikan lurzoruaren hedadura handiak, ia mugaezinak, eragiten du eraikuntzaren plantaren hedadurararekiko ardura gutxi izan ahal izatea; Ipar Amerikako garaiko gizartearen indibidualtasuna; Errepublika aske bat, etxe eta orubedun hiritarrez osatzen zenaren Jeffersonen ideiak ere eragina zuen tokiko eta garaiko pentsamoldean. Hemendik lur jabetzarekiko lotura. Planteamendu hauek, hedapenaren ideiarekin batera ezaugarritzen da Wrighten arkitektura.

Garaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lana hainbat garai ezberdin izan zituen.

  • Hastapenak : Adler & Sullivanentzako lan egiten zuen garaia. Orduan bere kabuz ere hainbat lan egin zituen, nahiz eta ez oso adierazgarri izan.
  • Prairie garaia : 1901 eta 1910 urteen artean. Etxe mota ezberdin bat sortu zuen, horizontaltasun sendoa, hedapenaren ideiarekin bat, eta arkitektura organikoaren printzipioak uztartu zituen.
  • Maia inspiraziodun garaia: garai honetan, maia kulturan inspiratuta aritu zen Kalifornian. Ormigoia moldeatuz eraikuntza itxitura edo azal bereziz hornitzen zuen, dekorazio maiak erraz antz ematen zirela.
  • Usoniar garaia : 1935 – 55 urteen artean nagusiki. Etxe hauek Prairie etxeak baino merkeagoak ziren, eta bezeroak bere kabuz eraiki zitzakeen.

Lan garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1889 : Etxea Oak Park-en, Chicago
  • 1891 : Charnley Etxea, Astor Street, Chicago
  • 1893 : William H. Winslow-en etxea, River Forest, Illinois
  • 1902 : Highland Park etxea Ward W. Willitts-entzat, Illinois
  • 1904 : Darwin D. Martin etxea, Buffalo, New York
  • 1904 : Larkin eraikina, Buffalo
  • 1904-1906 : Eliza Unitarioa, Oak Park (konkretu zurituzkoa)
  • 1906-1909 : Robie Etxea, Chicago
  • 1908 : Coonley Etxea, Riverside, Illinois, 1908
  • 1923 : Miniatura de Pasadena
  • 1936 : Ur-jauziaren etxea (Fallingwater etxea eta Kaufmann egoitza izenez ere ezaguna)
  • 1939 : Johnson Wax eraikina
  • 1940-50 : Lakelandeko campusa
  • 1956-1959 : Guggenheim Museoa, New York

Hirigintza proiektu teorikoa:

  • Broadacre City (utopia suburbanoa)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frank Lloyd Wright Aldatu lotura Wikidatan