Louis Sullivan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Louis Sullivan

Louis Sullivan Estatu Batuetako arkitektoa izan zen (Boston, 1855 - Chicago, 1924). Chicagon ikasi zuen, eta 1874an Parisko Arte Ederretako Eskolan osatu zituen ikasketak. Estatu Batuetako lehenengo etxe orratzak egin zituen. Chicagoko Eskolako arkitekto nagusia da. Dankmar Adler ingeniariarekin elkarlanean hainbat eraikuntza egin zituen, Chicagoko Auditoriuma, adibidez, sei mila pertsona hartzeko gai dena; sabaia parabolaren formakoa eta zorua kurbatua ditu akustika-baldintza egokienak lortzearren. 1890ean Wainwright Building etxe orratza egin zuen Saint Louisen, etxe orratzen eredutzat hartua izan zena gero. 1899. eta 1904. urteen artean Carson, Pirie eta Scott and Co hornitegi handiak egin zituen Chicagon, garai hartan maisulantzat hartuak izan zirenak.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Sullivan Aldatu lotura Wikidatan