Frans Post

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frans Hals, Frans Jansz-en erretratua. Post, Worcester Arte Museoa.

Frans Janszoon Post (Haarlem, 1612ko azaroaren 17a - ibidem, 1680ko otsailaren 17a) Herbehereetako margolari barrokoa izan zen. Hego Amerikan paisaiak margotu zituen lehendabiziko europearra izateagatik ezaguna. Margo hauek Brasileko Pernambuco eta , São Francisco ibaian egin zituen.

Bizitza

Gutxi dakigu Frans Post-en bizitzari buruz. Informazio iturri nagusia Arnold Houbraken-ren  Groote Schouburgh der Konstschildeus em Schilderessen (1719) lanetik lortutakoa da. Hauek, aldi berean, hainbat biografia eta eliza eta bestelako erregistroen ingurutik lortutakoak dira.

Jan Janszoon Post eta Francyntie Peters-en hirugarren semea izan zen. Bere aitak Haarlem-en beirateak margotzen zituen baina Frans umea zela zendu egin zen. Ez dakigu nola ikasi zuen margotzen. Houbraken-en esanetan, Brasilera joan aurretik bere aitaren lanbidean aritu izan zen baina informazio honek ez dirudi gertatuakoak argitu dezakeenik. Antza bera anaia nagusiak irakatsi zuen, Pieter Post (1608-1669?) arkitektu eta margolaria bera. Pieter-ek Jacob van Campen arkitektu sonatuarekin lan egin zuen Mauritshuis-en eraikuntzan. 

Engenho com capela,  Frans Post.

Frans Post  24 urte zituela, 1637an Brasilera heldu zen eta bere bezeroak asetzeko brasileko irudi bilduma handia sortzeko hainbat espedisiotan parte hartu zuen. 1637tik 1644ra, Hego Amerikako paisaiak margotu zituen lehendabiziko europarra izan zen.

1644ko uztailean Haarlem-era itzuli zen eta bere egoitza Smeetstraat-en jarriz. 1646an San Lucas margolari elkarteko kide egin zen. Europara itzultzean Historia Naturalis Brasiliae (1648) liburu sonatua ilustratu zuen. 1650ko martxoaren 27an Sandvoort elizan Jannetye Bogaret-ekin ezkondu zen, Salomon Bogaert-en alaba bera eta hiru seme alaba izan zituzten.

Lana

Post-en berrehun koadro inguru daude egun eta horietatik hogeita hamabik sinadura eta data dute eta sinadura besterik ez, berrogei. Lehenengoen bidez artistaren nondik norakoak eta bilakaera jakin ditzakegu.

Sao Francisco ibaia, 1635, olio-pintura mihise gainean, 60 x 95 cm, Louvre Museoa, Paris.

Lanak

  • Sao Francisco ibaia, 1635, Louvre Museoa, Paris
  • Itamaracá uhartea, 1637, Mauritshuis, Hagako
  • Fort Fredrik Hendrik, 1640, Recifeko, Brasilen
  • Ur-jauzia, Paulo Afonso, 1649
  • Ogasuna, 1652, Landesmuseum Mainz
  • Ezta kapera, 1667
  • Pernambuco inguruko paisaia, 1669
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frans Post Aldatu lotura Wikidatan