Frantziar lotura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziar edo Korsikar loturaren ibilbidea ikusgai.

Frantziar lotura edo Korsikar lotura, frantsesez eta ingelesez French Connection edo Corsican Connection, Frantzia eta AEBetan heroina garraiatzeko asmoz hedatutako legezkanpoko sareak jasotako izena da. 1937-1972 artean indarrean egon zen, bere garairik arrakastatsuenean, 1960ko hamarkada eta 1970eko hamarkadaren hasieran AEBetan kontsumitzen zen heroinaren zatirik handiena sartzearen arduradun izan zen.

Sare honetako arduradun nagusiak François Spirito, Auguste Ricord, Paul Mondoloni eta Antoine Guérini korsikar mafiaburuak izan ziren, Salvatore Greco siziliar mafiaburuarekin elkarlanean.

Frantziar Indotxinan ekoitzitako heroina Turkian jaso, Mediterraneo eta Frantziatik igaro, nagusiki Korsika eta Marseilla artean, eta AEB eta Kanadan sartzen zuten. Sare honetako lehenbiziko kapitala Ricordek Bigarren Mundu Gerran zehar egindako harpilaketatik lortua izan zen, honetan Frantziar Gestapoa edo "Carlingue" erakundeko Henri Lafont agentearekin elkarlanean jardun baitzuen. Frantziar loturak AEBetako Meyer Lansky eta Lucky Luciano mafiaburuekin negoziatu ohi zuen.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]