Frantzisko I.a Lorrenakoa
| Frantzisko I.a Lorrenakoa | |
Frantzisko I.a Lorrenakoa, Guiseko dukea |
|
|
|
|
|---|---|
| 1520 – 1563 | |
| Aurrekoa | Klaudio Lorrenakoa |
| Ondorengoa | Henrike I.a Guisekoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1519ko otsailaren 17a Bar-le-Duc |
| Heriotza | 1563ko otsailaren 24a Saint-Hilaire-Saint-Mesmin |
| Ezkontidea | Anne d'Este |
| Erlijioa | Katolikoa |
Frantzisko I.a Lorrenakoa, Joinvilleko printzea, Guiseko II. dukea, Aumaleko dukea (Bar-le-Duc, Lorrena, 1519ko otsailaren 17a - Saint-Hilaire-Saint-Mesmin, Frantzia, 1563ko otsailaren 24a) Guiseko etxeko soldadu eta politikaria izan zen.
Biografia[aldatu]
Gudari handia izan zen. Karlos V.aren kontra nabarmendu zen, batez ere Metzeko guduan. 1553an, Paulo III.ari laguntzeko Italiara bidalitako osteen buruzagitza hartu zuen, baina Saint-Quentingo hondamenaren ondoren berriro deitu zioten eta egoera aldatu zuen (Calais).
Frantzisko II.a errege egin zutenean, protestanteen kontra hasi zen (Amboiseko zapalkuntza, 1560). Frantzisko II.a hil zenean Katalina Medicik bultzatu nahi zuen bake akordioa hautsi zuen Wassyko sarraskiaz (1562) eta Condé garaitu zuen Dreuxen. Orléansgo setioan Poltrot de Mérék tiroz zauritu eta sei egun geroago hil zen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.