Frine
Wikipedia(e)tik
Colonna Venus, Praxitelesen Knidosko Afroditaren kopia, zeinaren modeloa Frine izan omen zen.
Frine, grezieraz Phrunê (Antzinako Grezia, K. a. IV. mendea), greziar hetaira (gortesau) izan zen.
[aldatu] Biografia
Tespisen (Beozia) jaio zen. Atenasko hetaira aberats ospetsuena izan zen. Praxitelesen maitalea izan zen; Afroditaren irudiak egiteko Frine izan omen zuen hark eredu.
Elezaharrak dioenez, Eleusiko misterioei laido egin ziela eta, auzitara eraman zuten; bere abokatuak, Hisperidek, epaileen aurrean Frine biluztu zuen eta hori nahikoa izan zuen Frinek aske gelditzeko.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.