Frontis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau pilotalekuko paretari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Frontis (arkitektura)».
Pilotalekuaren eskema

Frontisa pilotalekuaren aurrealdeko pareta da. Pilotako espezialitate ez zuzenetan, pilotak jo behar duen tokia da.

Frontisa harrizkoa izan ohi da. Neurria jokatzen den espezialitatearen araberakoa da, baina, ia beti, garaiera ez da 9,50 metro baino gutxiagokoa. Zesta Puntaren kasuan 10,50 edo 11 metro garai izatera hel daiteke. Zabalera 9,50 eta 10 metro artean dago. Lurretik metro betera metalezko xafla bat du. Baita beste bat ere, gorago, paretaren goialdeko muturrean. Eta eskuinaldean ere bai. Hiru xafla horien artean jo behar da pilotakada baliozkoa izan dadin.

Lehen, pilotaleku motzetako frontisak, gainerako paretak bezala, zuriak izaten ziren. 1990eko hamarkadan, ordea, berdez margotzen hasi ziren, telebistaz pilota hobekiago ikusten zelako. Gaur egun, pilotaleku gehienetan, paretak berdeak edo urdinak izaten dira[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Imanol MAGRO: Zeruan bezala, lurrean ere[Betiko hautsitako esteka] Paperekoa.berria.info

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]