Fukushimako istripu nuklearra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maiatzaren 16ko satelitearen irudia, puskatutako erreaktorearen lau eraikuntzak ikusgai. Ezkerrean (4. unitatea) Iwakiren norabidea. Eskuinean (1.unitatea) Sōmaren norabidea

Fukushimako istripu nuklearra, Fukushima I zentral nuklearrean gertatua, 2011ko martxoaren 11n izan zen. Gertakarien artean erreaktore nuklearrak dauden eraikinen eztanda, errefrigerazio sistemen apurketa, nukleoaren fusio hirukoitza eta erradiazioaren kanporaketa egon ziren, Japonian egondako lurrikara eta tsunamiak sortutako kalteen ondorioz.

Zentrala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fukushima I zentral nuklearra(福島第一原子力発電所 Fukushima Daiichi Genshiryoku Hatsudensho, Fukushima I NPP, 1F), General Electric izeneko enpresa estatubatuarrak diseinatuta, 1967an hasi zen eraikitzen eta 1971an jarri zen funtzionamenduan. Zentrala sei erreaktore nuklearrez dago osatuta, 4,7 GWko indar totala inzanik eta munduko 25 konplexu nuklear handienetarikoen artean egonda.

Unitatea Erreaktore mota Eragiketen hasiera Indar elektrikoa
Fukushima I-1 BWR-3 1971ko martxoaren 26an 460 MW
Fukushima I-2 BWR-4 1974ko abuztuaren 18an 784 MW
Fukushima I-3 BWR-4 1976ko martxoaren 27an 784 MW
Fukushima I-4 BWR-4 1978ko apirilaren 18an 784 MW
Fukushima I-5 BWR-4 1978ko urriaren 12an 784 MW
Fukushima I-6 BWR-5 1979ko urriaren 24an 1,1 GW

2011ko istripua eta ondorengo eztandak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011aren martxoaren 11an, Japonian 16:46 zirela (Japoniako ordu estandarra: UTC+9) Richter eskalan 9. mailan sailkatutako lurrikara egon zen Japoniako Ipar-Mendebaldeko kostan. Egun horretan bertan 1,2 eta 3 erreaktoreak zeuden martxan. 4,5 eta 6 erreaktoreak, ordea, aldizkako ikuskapen bat zela eta geldirik zeuden. Lurrikara atzeman bezain laster lehenengo hiru erreaktoreak automatikoki itzali ziren. Erreaktoreak gelditzerakoan elektrizitatearen produkzioa geldiarazi zen. Normalean erreaktoreak kanpoaldeko eraikitze elektrikoaren elektrizitatea erabil dezakete nukleoa hoztu eta kontrol gela martxan jarraitzeko, baina sarea estropeatu egin zen lurrikararen ondorioz. 38 metro baino gehiagoko tsunamiak ekiditzeko behar zuten horma ez zutenez, maremotoa edozein motatako erresistentziarik gabe aurrera jarraitzea suposatu zuen, zentralean 15 metroko olatuak eta inguruko beste gune batzuetan 40,5 metrotakoak egon baitziren. Hainbat sistema kritiko uholdea zegoen guneetan egoteak zentralaren eta honen erreaktoreen kontrola guztiz galtzea ekarri zuen. Lehenengo akats teknikoak lurrikararen egunean bertan izan ziren, bi erreaktoreen errefrijerazioa sistemak eta larrialdietako lau sorgailuen geldialdia zehazki. Arazo hauen ondorioz, nukleoaren fusio partzialaren ebidentziak sortu ziren 1,2 eta 3. erreaktoreetan eta 1,3 eta 4 erreaktoreak zeuden eraikuntzaren errebestimenduaren apurketa eragin zuten hidrogeno eztandak. Horretaz gain, gastatutako erregai nuklearrak gordetako tankeak gehiegi berotzen hasi ziren. 3. erreaktorean erregai bereziki arriskutsua zegoen, uranio eta plutonio nahasketa baitzen.

Erradiazio isurketaren beldur zela Japoniako gobernuak zentralaren inguruko 20 kilometrotako erradioa ebakuatzea erabaki zuen, ondoren 30 kilometrotakoa izatera pasatu zen eta azkenik 40 kilometrotakoa. Hainbat langilek erradiazioa jasan behar izan zuten.

Apirilaren 11an Industria eta Nuklear Segurtasun agentziak INES eskalako 7. mailara handitu zuen istripuaren larritasuna, eskalaren maximoa. Istripu nuklear ezagunena, Txernobylgo hondamendia zehazki, eskala horretan kokatu zen ere. Egoeraren larritasuna ikusita autoritateek "nuklear larritasun egoera" deklaratu zuten, larrialdiko neurriak hartuz. Ebakuatutako erradioa 100 kilometrotara handitu zen eta armada zabaldu zuten ondokoguneak ahalik eta gehien kontrolatu ahal izateko. Gainera, erabaki berriak hartu ziren, hala nola erreaktoreetan itsasoko ura eta azido borikoa botatzearena, hauek hozteko.

2011aren ekainean jakinarazi zen katastrofea gertatutako momentuan martxan zeuden hiru erreaktoreek nukleoaren fusioa jasan zutela.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errefrijerazio sistemen akatsak zirela eta gas erradiaktiboen isurketa kontrolatua burutu zen, euskarri esparruan presioa murrizteko. Istripua gertatu eta egun batzuetara iodo erradioaktiboa aurkitu zen Tokioko uran eta erradioaktibitate maila handia Fukushimaren inguruan produzitutako esnean ere. Aste bat geroago, kalifornian Japoniatik zetozen partikula erradioaktiboak agertu ziren, Ozeano Barea zeharkatu zutenak.

NNSAgatik neurtutako erradiazio maila 2011aren martxoaren 22an.

Istripuaren kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istripu larria gertatu zela ikusi ondoren mundu osoan zehar ikarragarrizko eztabaida ireki zen, duela denbora askotik entzun izan ahal duguna: zentral nuklearren segurtasuna. Horretaz gain, Fukushimako zentral nuklearraren hirugarren erreaktoreak kritika gogorrak jaso zituen, oxido ezberdinen nahasketaz osatutako erregaia erabiltzen zuelako, ikaragarri kutsagarria dena.

Biktimak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko abuztuaren 25ean zabaldu zenez, istripu garaian 14 urte inguru zituzten 300.000 pertsona ikertu zituzten adituek, eta horietatik 57tan aurkitu zuten tiroideko minbizia, eta beste 103 lagunek gaitza gara zezaketela ohartarazi. Lortutako emaitzen arabera, inguru horretan 100.000 lagunetik 30ek garatu zuten minbizia mota hori; aldiz, Japoniako beste eskualde batzuetan, 100.000tik 1,7k soilik garatzen zuten[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Icono de traducción.svg Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Accidente nuclear de Fukushima I» artikulutik itzulia izan da, 2014-03-18 data duen bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria, egileen zerrenda ikusteko.