Plutonio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Plutonioa
94 NeptunioaPlutonioaAmerizioa
Sm

Pu

(Uqq)
Pu-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Plutonioa, Pu, 94
Serie kimikoa aktinidoak
Taldea, periodoa, orbitala -, 7, f
Itxura zuri zilarkara
Plutonioa
Masa atomikoa (244) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Rn] 5f6 7s2
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 32, 24, 8, 2
Propietate fisikoak
Egoera solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
19,816 g/L
Urtze-puntua 912,5 K
(639,4 °C, 1.182,9 °F)
Irakite-puntua 3.505 K
(3.228 °C, 5.842 °F)
Urtze-entalpia 2,82 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 333,5 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 35,5 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 1.756 1.953 2.198 2.511 2.926 3.499
Propietate atomikoak
Kristal-egitura monoklinikoa
Oxidazio-zenbakia(k) 6, 5, 4, 3
(oxido anfoterikoa)
Elektronegatibotasuna 1,28 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 584,7 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
175 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 6,74 W·m−1·K−1
Soinuaren abiadura 2.260 m/s
Isotopo egonkorrenak
Artikulu nagusia: plutonioaren isotopoak
iso UE Sd-P D DE (MeV) DP
238Pu Sintetikoa 88 u SF - -
α 5,5 234U
239Pu Sintetikoa 2,41x104 u SF - -
α 5,245 235U
240Pu Sintetikoa 6,5x103 u SF - -
α 5,256 236U
241Pu Sintetikoa 14 u β- 0,02078 241Am
SF - -
242Pu Sintetikoa 3,73x105 u SF - -
α 4,984 238U
244Pu Sintetikoa 8,08x107 u α 4,666 240U
SF - -
Erreferentziak

Plutonioa elementu kimiko bat da, Pu ikurra eta 94 zenbaki atomikoa dituena. Metal erradioaktibo eta toxikoa da. Elementu arrailkorra da, arma nuklear moderno gehienetan erabiltzen dena. Plutonioaren isotoporik nabarmenena 24.100 urteko erdibizitza duen 239Pu da. Plutonioa ekoizteko, uranio naturala erabiltzen da. Isotoporik egonkorrena 80 milioi urteko erdibizitza duen 244Pu da, naturan oso kantitate txikietan ageri dena. Isotopo hau Lurrazalean existitzen den atomorik astunena (nukleoi gehien duena) da.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plutonioari "metalik konplexuena" deitu izan zaio, eta baita "fisikari baten ametsa baina ingeniari baten amesgaiztoa" ere. Elementu honek propietate fisiko eta kimiko bereziak ditu. Sei alotropo dauzka egoera normalean eta zazpigarren bat presiopean; denek dauzkate energia-maila parekoak, baina dentsitate arras ezberdinak. Oso sentikorra da tenperatura, presio edo egoera kimikoaren aldaketen aurrean, eta fase-trantsizioak gertatzen direnean bolumen-aldaketa dramatikoak jasaten ditu.

Plutonioa zilarkara da forma puruan, baina distira horixka hartzen du oxidatzen denean. Simetria txikiko egitura dauka eta, beraz, denbora igaro ahala gero eta hauskorragoa bihurtzen da. Autoirradiatu egiten denez, kanpotik barrura eta barrutik kanpora zahartzen da. Hala ere, autoirradiazioak plutonioa suberatu egiten du eta honek zahartzea atzeratzen du. Oro har, zahartze-prozesu zehatza oso konplexua da eta ez da ondo ezagutzen.

Plutonioak bost oxidazio-egoera erakusten ditu ur-disoluzioetan:

  • Pu(III), Pu3+ (urdin argia)
  • Pu(IV), Pu4+ (marroi horixka)
  • Pu(V), PuO2+ (arrosa dela esan ohi da; ioi hau ezegonkorra da disoluzioan eta Pu4+ eta PuO22+ ekoizten ditu; gero, Pu4+ ioiak oxidatu egiten du gainerako PuO2+ eta PuO22+ bihurtzen du, bera Pu3+ ioira erreduzitzen delarik. Plutonioaren ur-disoluzioak, denbora igaro ahala, Pu3+ eta PuO22+ elementuez osatutako nahaste bat izateko joera dauka.)
  • Pu(VI), PuO22+ (laranja arrosaxka)
  • Pu(VII), PuO52- (gorri iluna); ioi heptabalente hau bakana da eta soilik muturreko baldintza oxidatzaileetan sortzen da.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plutonio Aldatu lotura Wikidatan