Furigana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:54, 24 abendua 2014

Furigana (japonieraz: 振り仮名?) japonieran irakurketa errazteko erabiltzen den metodo bat da, kana txikiak edo karaktere silabikoak kanjien ondoan jarrita, normalki ahozkera errazteko. Ruby karaktere mota bat da. Furigana batzuetan yomigana (japonieraz: 読み仮名?) edo rubi (japonieraz: ルビ?) gisa izendatzen dira japonieraz. Normalean ezezagunak edo ez-ohikoak diren kanjietan jartzen dira, edo umeek ikasketa materiletan. Bigarren Mundu Gerraren ostean etorri zen japonieraren idazketa erreformaren aurretik askoz erabiliagoak ziren.[1]

Furigana normalki hiraganan idazten da, baina batzuetan katakana ere erabiltzen da. Idazkera bertikala denean, (tategaki) furigana eskubiean jartzen da, eta idazketa horizontala denean (yokogaki) gainean agertzen da:


edo

かん

Goiko adibidean kanji hitza ahoskatzeko laguntza ematen da. Hitz hau bi kanjirekin adieraztne da: 漢 (kan, hiragana erabilita: かん), eta 字 (ji, hiraganan erabilita: じ).

Erreferentziak