Katakana
| Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Katakana (片仮名) silabario bat da, hiragana eta kanji-rekin batera berezko japoniar idazkera-sistema osatzen duena. Batzuetan rōmaji edo latindar alfabetorako transkribapena ere erabiltzen dute. Hiragana eta katakana kana-sistemak dira, eta ez dute kontzepturik (kanji bezala) irudikatzen, soinuak baizik. Kana bakoitzak bokal bat (ア,a), kontsonante bat + bokal bat (カ, ka) edo sudurkaria (ン, n) irudikatzen du.
Japoniar testu arruntetan hiru sistemak daude nahastuta. Katakana beste hizkuntzetatik hartutako hitzak transkribatzeko erabiltzen dute (egun ingelesetik batez ere), onomatopeiak irudikatzeko eta hitzei nabarmentzeko (euskaraz hizki etzanen eta komatxoen modura). Testu zientifikoetan animali, landare eta mineral izenak idazteko ere katakana erabiltzen dute.
Eduki-taula |
Oinarrizko katakana karaktereak [aldatu]
| ア a | イ i | ウ u | エ e | オ o | |||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| カ ka | キ ki | ク ku | ケ ke | コ ko | |||
| サ sa | シ shi | ス su | セ se | ソ so | |||
| タ ta | チ chi | ツ tsu | テ te | ト to | |||
| ナ na | ニ ni | ヌ nu | ネ ne | ノ no | |||
| ハ ha | ヒ hi | フ fu | ヘ he | ホ ho | |||
| マ ma | ミ mi | ム mu | メ me | モ mo | |||
| ヤ ya | ユ yu | ヨ yo | |||||
| ラ ra | リ ri | ル ru | レ re | ロ ro | |||
| わ wa | ヰ wi | ヱ we | を wo | ||||
| ン n | |||||||
Gorrian karaktere zaharkituak.
Ahoskerari buruzko oharra: Letra guztiak euskaraz bezalatsu ahoskatzen dira hauexek izan ezik:
- h: hasperenduna da, lapurteraz edo ingelesez bezala.
- r: beti leuna, ostiRala hitzean bezala, inoiz ez gogorra baRRe hitzean bezala, ezta hitzaren hasieran ere.
- w: ingelesezko w bezala.
- j: ingelesezko j bezala.
- y: euskara batuko Jada bezala.
- fu: fu eta hu artean ahoskatzen da.
- ch: tx ahoskatzen da
- sh: euskarazko x bezala, ixo hitzean bezala
- ha, he, wo: Partikulak direnean, wa, e eta o ahoskatzen dira.
Nigori-ren bidez soinu berrien eraketa [aldatu]
Japonieraz nigori izeneko azentu diakritikoa existitzen da, eta kontsonante ozenak edo ezpuruak (G, Z, D eta B kasuak) eta P erdi ezpurua eratzeko erabiltzen da.
Kontsonante ozenak eratzeko (゛) dakuten-a (濁点) erabiltzen da eta P soinua eratzeko (゜) handakuten-a (半濁点) erabiltzen da, biak karakterearen goi-eskuineko aldean jartzen direnak.
| ガ ga | ギ gi | グ gu | ゲ ge | ゴ go |
| ザ za | ジ ji | ズ zu | ゼ ze | ゾ zo |
| ダ da | ヂ ji | ヅ zu | デ de | ド do |
| バ ba | ビ bi | ブ bu | ベ be | ボ bo |
| パ pa | ピ pi | プ pu | ペ pe | ポ po |
Diptongoak [aldatu]
Beste alde batetik, silaba bat ya, yu edo yo-rekin elkartzen denean, diptongoak eratu daitezke. Kasu honetan bigarren kana (ya, yu edo yo) ohituraz baino txikiagoak idazten dira.
| キャ kya | キュ kyu | キョ kyo | |||||
| シャ sha | シュ shu | ショ sho | |||||
| チャ cha | チュ chu | チョ cho | |||||
| ニャ nya | ニュ nyu | ニョ nyo | |||||
| ヒャ hya | ヒュ hyu | ヒョ hyo | |||||
| ミャ mya | ミュ myu | ミョ myo | |||||
| リャ rya | リュ ryu | リョ ryo | |||||
| ギャ gya | ギュ gyu | ギョ gyo | |||||
| ジャ ja | ジュ ju | ジョ jo | |||||
| ビャ bya | ビュ byu | ビョ byo | |||||
| ピャ pya | ピュ pyu | ピョ pyo | |||||
Kontsonante bikoitzak [aldatu]
Kontsonante bikoitzak kontsonantearen aurrean tsu txikia (ッ) idatziz eratzen dira. Hiraganan k, s, t eta p kontsonanteak baino ez dira bikoizten, baina katakana beste hizkuntzetatik hartutako hitzak idazteko erabiltzen denez beste kontsonanteak ere bikoizten dira. Adibideak: ペット (petto, ingelesetik pet, maskota), カッパ (kappa, gaztelaniatik capa, kapa), ベッド (beddo, ingelesetik bed, ohe), バッグ (baggu, ingelesetik bag, poltsa). Ahoskera hauxe da: pet-to, kap-pa, bed-do, bag-gu, hots, kontsonantea bitan ahoskatzen da. M eta n kontsonante sudurkariak ン aurrean jarriz bikoizten dira. Adibidea: ナンバー (nambaa, ingelesetik number, zenbaki).
Bokal luzeak [aldatu]
Katakanan bokal luzeak ー marratxo luzearen bidez irudikatzen dira. Adibideak:ミスター (misutaa, ingelesetik, "mister") eta スーパーマーケット (suupaamaaketto, ingelesetik supermarket, supermerkatu)
Jatorria [aldatu]
Katakana man'yōgana-tik (japonierazko fonemak irudikatzen zituzten txinatar karaktereak) hiragana baino lau mende beranduago sortu zen takigrafia modura. Beheko taulak kana bakoitzaren jatorria adierazten du: Gorriz dagoena kana bihurtu zen.