Hiragana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
書.svg
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Hiragana (平仮名) silabategi bat da, katakana eta kanji-rekin batera berezko japoniar idazkera-sistema osatzen duena. Batzuetan rōmaji edo latindar alfabetorako transkribapena ere erabiltzen dute. Hiragana eta katakana kana-sistemak dira, eta ez dute kontzepturik (kanji bezala) irudikatzen, soinuak baizik. Kana bakoitzak bokal bat (あ,a), kontsonante bat + bokal bat (か, ka) edo sudurkaria (ん, n) irudikatzen du.

Japoniar testu arruntetan hiru sistemak daude nahastuta. Hiragana kanji-rik ez duten japoniar hitzak idazteko erabiltzen dute (partikulak barne) eta baita aditz-hondarkietan ere. Hiragana kanji-ahoskera adierazten duen furigana sisteman ere erabiltzen dute. Hiragana japoniar umeek ikasten duten lehen idazkera da.

Oinarrizko hiragana karaktereak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

あ a い i う u え e お o
か ka き ki く ku け ke こ ko
さ sa し shi す su せ se そ so
た ta ち chi つ tsu て te と to
な na に ni ぬ nu ね ne の no
は ha ひ hi ふ fu へ he ほ ho
ま ma み mi む mu め me も mo
や ya ゆ yu よ yo
ら ra り ri る ru れ re ろ ro
わ wa ゐ wi ゑ we を wo
ん n

Gorrian karaktere zaharkituak.

Ahoskerari buruzko oharra: Letra guztiak euskaraz bezalatsu ahoskatzen dira hauexek izan ezik:

  • h: hasperenduna da, lapurteraz edo ingelesez bezala.
  • r: beti leuna, ostiRala hitzean bezala, inoiz ez gogorra baRRe hitzean bezala, ezta hitzaren hasieran ere.
  • w: ingelesezko w bezala.
  • j: ingelesezko j bezala.
  • y: euskara batuko Jada bezala.
  • fu: fu eta hu artean ahoskatzen da.
  • ch: tx ahoskatzen da
  • sh: euskarazko x bezala, ixo hitzean bezala
  • ha, he, wo: Partikulak direnean, wa, e eta o ahoskatzen dira.

Nigori-ren bidez soinu berrien eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonieraz nigori izeneko azentu diakritikoa existitzen da, eta kontsonante ozenak edo ezpuruak (G, Z, D eta B kasuak) eta P erdi ezpurua eratzeko erabiltzen da.

Kontsonante ozenak eratzeko (゛) dakuten-a (濁点) erabiltzen da eta P soinua eratzeko (゜) handakuten-a (半濁点) erabiltzen da, biak karakterearen goi-eskuineko aldean jartzen direnak.

が ga ぎ gi ぐ gu げ ge ご go
ざ za じ ji ず zu ぜ ze ぞ zo
だ da ぢ ji づ zu で de ど do
ば ba び bi ぶ bu べ be ぼ bo
ぱ pa ぴ pi ぷ pu ぺ pe ぽ po

Diptongoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste alde batetik, silaba bat ya, yu edo yo-rekin elkartzen denean, diptongoak eratu daitezke. Kasu honetan bigarren kana (ya, yu edo yo) ohituraz baino txikiagoak idazten dira.

きゃ kya きゅ kyu きょ kyo
しゃ sha しゅ shu しょ sho
ちゃ cha ちゅ chu ちょ cho
にゃ nya にゅ nyu にょ nyo
ひゃ hya ひゅ hyu ひょ hyo
みゃ mya みゅ myu みょ myo
りゃ rya りゅ ryu りょ ryo
ぎゃ gya ぎゅ gyu ぎょ gyo
じゃ ja じゅ ju じょ jo
びゃ bya びゅ byu びょ byo
ぴゃ pya ぴゅ pyu ぴょ pyo

Kontsonante bikoitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsonante bikoitzak kontsonantearen aurrean tsu txikia (っ) idatziz eratzen dira. K, s, t eta p kontsonanteak baino ez dira bikoizten. Adibideak: よっか (yokka, hilaren 4. eguna), ざっし (zasshi, aldizkaria), だった (datta, izan aditzaren lehenaldia), にっぽん (nippon, Japon). Ahoskera hauxe da: yok-ka, zas-shi, dat-ta, nip-pon, hots, kontsonantea bitan ahoskatzen da. M eta n kontsonante sudurkariak ん aurrean jarriz bikoizten dira. Adibideak: おんな (on'na, emakumea), うんめい (unmei, patua).

Bokal luzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honelaxe eratzen dira:

  • a + a: おかあさん (okaasan = ama)
  • i + i: おにいさん (oniisan = anaia edo neba nagusi)
  • u + u: じゅう (juu = hamar)
  • e + e: おねえさん (oneesan = ahizpa edo arreba nagusi)
  • e + i: せんせい (sensei = irakasle, maisu)
  • o + o: おおきい (ookii = handi)
  • o + u: おうじ (ouji = printze)

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiragana man'yōgana-tik (japonierazko fonemak irudikatzen zituzten txinatar karaktereak) 5. mendean sortu zen eta hasieran batez ere emakumeek erabiltzen zuten. Hiragana karaktereak txinatar idazkeraren kaligrafia etzanetik sortu ziren. Beheko taulak manyōgana-tik kaligrafia etzanaren bidezko eratorpena adierazten du: Goiko aldeak karakterea kaligrafia arruntean erakusten du, gorriz dagoen erdiko aldeak kaligrafia etzanean erakusten du eta beheko aldeak hiragana baliokidea erakusten du.

Hiragana origin.svg

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hiragana Aldatu lotura Wikidatan