Galeazzo I.a Visconti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galeazzo I.a Visconti XIX. mendeko grabatu baten arabera.

Galeazzo I.a Visconti (1277ko urtarrilak 21-1328ko abuztuak 6) Milango jauna izan zen 1322 eta 1327 bitartean.

Galeazzo I.a Mateo I.a Visconti eta Bonacosa Borriren semea zen. 1300eko ekainak 24 Beatrice Estekoarekin ezkondu zen, Obizzo II.a Estekoaren alaba zena. Hurrengo urtean Viscontitarrak Milan uztera behartuak izan ziren, eta Este eta Bonacolsi familien gorteetan erbesteratu ziren zazpi urtez.

1322an, Galeazzo Milango herriko kapitain izendatua izan zen, baina hiria uztera behartu zuten bere lehengusu Lodrio Viscontik abiarazitako altxamendu baten ondorioz. Luis IV.a Bavariakoa enperadorearen laguntzarekin Vaprio d'Addan bere aurka Joan XXII.a aita santuak bidalitako armada bat garaitu zuen. 1328ko hasieran, bere anaiak traizioa egotzi ostean, enperadoreak Monzan gartzelaratu zuen. Martxoan askatua izan zen eta garaiko Italiako beste lider gibelinoa zen Castruccio Castracaniren gortean ezkutatu zen. Alabaina, Galeazzo Pescian hil zen hilabete batzuk beranduago.

Bere seme Azzone Visconti izan zen bere oinordekoa Milanen. Eta bere alaba Ricciarda Tomas II.a Saluzzokoarekin ezkondu zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galeazzo I.a Visconti Aldatu lotura Wikidatan