Galtzerdi suizida

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Galtzerdi suizida
Audioa
Mariasun Landa, Galtzerdi suizida liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
IdazleaMariasun Landa
Argitaratze-data2001, lehen edizioa Elkarlanean argitaletxea
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaGaltzerdi suizida
ArgitaletxeaElkar
HerrialdeaEuskal Herria
IlustratzaileaAntton Olariaga
Orrialdeak93
ISBN84-8331-795-8
OCLC970882114
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Mariasun Landa eta XX. mendeko haur eta gazte literatura

Galtzerdi suizida, Mariasun Landa idazle errenteriarrak idatzitako liburua da, Haur eta Gazte Literaturaren alorrean sailkatua. Liburuaren jatorrizko edizioaren ilustratzailea Antton Olariaga da. 2001an argitaratu zen liburua lehen aldiz, Elkarlanean argitaletxearen bidez[1], eta 2015an berrargitaratu zuen Erein editorialak.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galtzerdi zahar bat da istorioaren protagonista bizimoduz aldatu nahi duena. Hori dela eta, eskegita dagoen tokitik bere burua botatzea erabakitzen du. Ez baina, bere burua akabatzeko, baizik eta eguneroko bizimoduarekin ez dagoelako konforme eta kanpoko esperientziak bizi ahal izateko etxetik kanpo. Halako batean, bere jabeak arropa halanola zintzilakatzen du eta deskuidoaz baliatuta galtzerdiak goitik behera botatzen du bere burua. Hor hasten dira abenturak eta jabe baten eskuetatik bestera daraman ibilbidea[2].

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuin iniziatiko gisa sailkatu da lan hau[3], non pertsonaia nagusiak zenbait oztopo eta froga pasa beharko dituen heldutasunera iritsi aurretik. [4] Hala nola, gurasoen etxetik alde egiten duen gaztearen tankerara, galtzerdiak ihes egiten du bere bizimodu propioa egiteko.

Pertsonai nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Augusto, protagonista nagusia: galtzerdi zahar bat
  • Plínio jauna galtzerdien jabea, mutilzaharra; hizkuntzak ikasi nahi zituen bidaiatzeko helburuarekin eta haren saioei esker, kasetekin, galtzerdiek ere ikasi zuten apur bat hizkuntza
  • Lukas, Plínio jaunaren arrain txikia, hainbat aholku ematen dizkiona galtzerdiari
  • Klotilde eskekoa, txotxongilo gisa erabiltzen du galtzerdia, horrela aktore bihurtuko da, lapurtua izan arte
  • Izaki Arraroak, galtzerdia lapurtzen duten haurrak dira
  • Dama galtzerdi-emea, zeinarekin bikotea osatuko duen protagonistak
  • Maisu gaztea Augusto eta Dama galtzerdiak bere etxean biltzen dituen gaztea[2]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bretoieraz: Ma buhez berrloer (itzultzailea: Mark Kerrain) ISBN 978-2-9534848-9-2
  • Gaztelaniaz: El calcetín suicida (itzultzailea: egilea bera; ilustratzailea: Federico Delgado) {{ISBN|84-667-3689-1}} 
  • Galegoz: O carpin sucida  {{ISBN|84-9782-137-8}}
  • Katalanez: O mitjó suicïda (itzultzailea: Pau Joan Hernàndez)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ezinbestekoak - Galtzagorri Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  2. a b Landa, Mariasun. (2001). Galtzerdi suizida. Elkarlanean, 84-8331-795-8 or..
  3. Josemari, VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA,. Mariasun Landa. Idazlea: Utopia historiaren motorra da eta 68ko maiatza hartan ezagutu genuen hori. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  4. Barbancho, Iñigo. Galtzerdi suizida (2001) .- Euskal Literaturaren Hiztegian (ELH) :. (Noiz kontsultatua: 2017-04-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]