Mariasun Landa
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Mariasun Landa Etxebeste | |
| Jaio | 1949ko ekainaren 5a | |
| Errenteria (Gipuzkoa) | ||
Mariasun Landa Etxebeste (Errenteria, Gipuzkoa, 1949ko ekainaren 5a - ) Euskal Herriko idazlea da. 1982an argitaratu zuen bere lehendabiziko ipuina, Amets uhinak.
Ospetsua da batik bat haurrentzat idatzitako ipuinak direla-eta, "Galtzerdi suizida" eta "Krokodiloa ohe azpian" izanda ezagunenak. Arlo honetan, liburu mordoa plazaratu ditu, bai eta hainbat sari lortu ere. Sarien artean, 1991n Alex ipuinagatik Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria eta 2003an Krokodiloa ohe azpian narrazioagatik Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Saria aipagarrienak dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Bizitza
Filosofia ikasketak egin zituen Parisen. OHOko irakasle gisa eta Eusko Jaurlaritzako IRALE programan jardun ondoren, EHUn irakasle da gaur egun.
[aldatu] Obra
Haur eta gazte literatura lantzen du, eta bere lanetako asko inguruko eta atzerriko hizkuntzetara itzuli dira. Behin eta berriro argitaratu dira, gainera, bere libururik arrakastatsuenak. Jaso dituen literatura sarien artean, honako hauek aipa daitezke: 1982ko Haur Literaturako Lizardi saria, Txan Fantasma ipuinagatik, 1991ko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria, Alex lanarenagatik, eta 2003ko Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala, Krokodiloa ohe azpian ipuinagatik.
Ilustratzaile onenekin elkarlanean osatu ditu bere lanak. Asun Balzola lagunak, esaterako, haren liburu asko ilustratu ditu.
Hona hemen Mariasun Landaren beste zenbait liburu: Amets uhinak (1982), Kaskarintxo (1982), Elixabete lehoi domatzailea (1983), Partxela (1984), Josepi dendaria (1985), Izar berdea (1985), Iholdi (1988), Izeba txikia (1988), Maria eta aterkia (1988), Aitonaren txalupan (1988), Irma (1990), Kleta bizikleta (1990), Potx (1992), Julieta, Romeo eta saguak (1994), Nire eskua zurean (1995), Ahatetxoa eta sahats negartia (1997), Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean (1997), Sorgina eta maisua (2000), Elefante txori-bihotza (2001), Galtzerdi suizida (2001) eta Haginak eta hilobiak (2005)
[aldatu] Idazlanen zerrenda
- Amets uhinak (1982, Elkar)
- Kaskarintxo (1982, Elkar)
- Elixabete lehoi domatzailea (1983, Elkar)
- Partxela (1984, Elkar)
- Txan Fantasma (1984, Elkar)
- Josepi dendaria (1985, Elkar)
- Izar berdea (1985, Elkar)
- Errusika (1988, Elkar)
- Iholdi (1988, Erein)
- Izeba txikia (1988, Erein)
- Maria eta aterkia (1988, Elkar)
- Aitonaren txalupan (1988, Elkar)
- Irma (1990, Elkar)
- Alex (1990, Erein)
- Kleta bizikleta (1990, Elkar)
- Potx (1992, Elkar)
- Julieta, Romeo eta saguak (1994, SM)
- Nire eskua zurean (1995, Erein)
- Ahatetxoa eta sahats negartia (1997, Elkar)
- Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean (1997, Anaya)
- Sorgina eta maisua (2000, Elkarlanean)
- Amona, zure Iholdi (2000, Erein)
- Elefante txori-bihotza (2001, Anaya)
- Galtzerdi suizida (2001, Elkarlanean)
- Krokodiloa ohe azpian (2002, Alberdania)
- Haginak eta hilobiak (2005, Erein)
- Festa aldameneko gelan (2007, Erein)
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Mariasun Landaren webgunea
- (Euskaraz) Mariasun Landa literaturaren zubitegian
- (Euskaraz) Elkarrizketa Argia astekarian
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.